Izarra Centre: hirurehun pertsonatik gora joan da asteburuan eraikina ikusi eta ezagutzera
Adin guztietako hirurehun pertsonatik gora ezagutzen dute, jada, Izarra Centre eraikin berria. Eraikina ezagutzera emateko jardunaldiak ikusmina handia piztu dute herritarren artean, eguraldia lagun izan ez dugun azken asteburuan. Pertsona asko –asko familiak izanik- hurbildu dira Izarra Centre eraikinera ostiraletik. Toki Garapen alorrak emandako datuen arabera eguneko –ostiral, larunbata eta igandean- ehun pertsonatik gora izan dira instalaziotan. Bisitarien taldeek eraikinaren xehetasunak, bere teknologia eta ekintzaileentzat bereziki eta enpresentzat orokorki eskaintzen dituen aukeren berri jaso zuten. Asteburuko balorazioa oso positiboa izan da, bai bisitarientzat baita antolatzaileentzat. Izarra Centre polita da barrutik, kanpoaldetik den zirraragarri bestekoa.
Eraikina erakusten jarraitzeko ekitaldi eta jardunaldiek arrera jarraituko dute gaur eta bihar. Gaurkoan bere kasa joan nahi duten herritarrez gain, herriko ikastetxeetako ikasleen bisitak egingo dira, eskolekin hitzartuta baitaude.
Bisitaren nondik norakoak
Azpiegitura ezagutzera doazen pertsonei harrera egiten zaie sarreran bertan. Toki Garapeneko udal Alorreko langile batek taldea eratu eta ongi etorria ematen die. Bisita proiektuaren inguruko azalpen orokorrarekin hasten da. Taldeak behe solairua bisitatzen du lehenengoz, bertan bi areto ikusiz: Japoniako lorategia eta hitzaldi aretoa. Horretan 60 lagunek lan egin dezakete, aretoko altzariak malguak dira eta bertan bideokonferentziak egin daitezke. Jarraian, lehenengo pisura joaten dira enpresa hazitegira eta ekintzaileen zentroa ezagutzera. Espazio hori eta bertako zerbitzuak kultura ekintzaile suspertzeko helburua dute, herriko ehun ekonomikoa handitu eta anitzagoa egite aldera. Ekintzailetzaren alde egiteko lan eredu desberdina da, horretan gizarte eta ekonomi eragile hainbat parte hartzen dutelarik: enpresa, unibertsitate, teknologi zentro eta gura udala. Eragile guzti horiek pertsonen trebakuntza alorrean dihardute; talentua eta baliabideak erakartzeko asmoz, balio erantsi handia duten ekimenak bultzatzeko.
Ondoren, taldea laugarren solairura igotzen da. Bertan eraikinean kokatzen diren enpresa guztiek erabilgarri izango duten espazioa dago, non otordua egin, edo bezeroekin lan-bazkaritxoa prestatu ahal izango duten. Areto ugari dago, handi-handi eta librea edo beste hainbat tamainatan banatu daitekeena, bideo konferentziak egiteko sistema, arbel elektronikoa, eta abiadura handiko internetekiko sarbidea. Atariaren gainean dagoen terraza ere ikusi zuten, lan-jardunean etentxoa egitekoa. Azkenik, taldea zazpigarren pisura igotzen du, alokatu edo erosi daitezkeen gela eredu eta tamaina ezberdinak ikusteko. Enpresentzako oso egokia dena, azpiegitura aurreratua eta moduluetan antolatu baitaitezke. Aukera horren xede da, ekonomia dibertsifikatzea, eta kualifikazio maila altua duten langileek hiriburuetara edo hiri handiagoetara joateari uko egin eta bertan geratu daitezela.
Bisita gidatuari amaiera ematen zaio atarian. Bertan, agurra eman aurretik, pertsona bakoitzari Izarra Centrek eskaintzen duena, zuntz optikoko sareak eta horrek guztiak ermuarrontzat suposatuko dutena azaltzen duen argitalpen elebiduna eta boligrafo bana banatuz.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena