Toki Garapen Asteak hasiera jendetsua izan du
Ehun pertsona inguru bildu dira gaur Toki Garapen Astearen hasiera jardunaldian. Zortzigarren edizio osoa Izarra Centre eraikin berria gauzatuko da. Egitarauari hasiera eman zaio behe solairuko hitzaldi aretoan, gela txiki geratu delarik bertaratu diren pertsona guztientzat. Egitaraua alkateak ireki du, aste honetako hitzaldi eta jardueren xedea “ezagutza partekatu eta pertsona eta langile gisa haz gaitezela dela” esanez. Eraikin berrian bildu garela esan du, eta azpiegitura “beharrezko apustutzat jo du, bertatik gure etorkizuna eraikitzen lan egin ahal izango dugula” azpimarratuz. Agintariaren esanetan “guk gure buruagatik egiten ez duguna, ez digu beste inork egingo. Inor ez da gure arazo eta zailtasunak konpontzera etorriko” gehituz. Totorikak esan duenez garai zaila bizi dugu, krisialdian gaude, inbertsioak ere hori nabari duelarik, baina orain dugu une egokia dibertsifikatu eta berrikuntzan jarduteko, etorkizunean aukerak izaten jarrai dezagun. Horren adibide eta erreferentzia Eibar dugula gehitu du, “bertakoek produzitzen zutena dibertsifikatu eta horri josteko makina edo bizikleta bezalako produktuen ekoizpena erantsi baitzioten beren egitekoari, ehun urte bete eta oraindik baliogarri den Armagintza Eskola bezalako erakundea sortzeaz gain”.
Alkateak gure udalak Toki Garapenean egiten duen ahalegina azpimarratu du, horretan buru-belarri diharduen sail bat dugula, bertan hamabost langilek dihardutela, eta horretarako urteko aurrekontuaren bat bosten erabiltzen dugula mahai gaineratuz. Ahalen horren ondorioz gisa, hogei milio euro inbertitu den eraikina dugu, kopuru horri beste 6 milio gehitu behar dizkiogularik herri guztian zuntz optikoko sare publikoa egiteko erabiliko dena. Sare horrek datuak prozesatzeko zentroa Izarra eraikinean bertan izango du. Horren gain gure erakundea taldea egiten, prestakuntza ematen, errutinak gainditzen eta Europako beste herrialdeekin elkarlanean, ezagutza partekatzen eta berrikuntza eta zientzia eta berrikuntza lantzen duten herriek osatutako innpulso sarean ere bagabiltzala adierazi du.
Irekierako jardunaldiak zientzia eta teknologi aplikatuak izan ditu ardatz. Jardunaldia aurkeztu eta moderatzaile lanak egin ditu Luis Cuetok, Teknologiaren Transferentzia eta Enpresa Garapenerako Zuzendaritza Nagusian -lehenagoko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan- Enpresa Berrikuntzaren Sustapenerako zuzendari orde nagusia dena. Goizean zehar unibertsitateko irakasle, mediku, zientzialari eta dibulgazio lana egiten duten adituei entzun izan diegu. Aurkezpenetan diziplina anitzetan landutako gauzak gure egunerokotasunean isla eta aplikazioa badutela erakutsi digute, hainbat adibide praktiko erabilita. Hizlari taldea osatu dute Francisco Javier Mateos, Ramón Mas, Jorge Barrero, Ignacio López, Michel André, Ana María Benito, Jose Antonio Lorente eta Alfonso González. Esan digutena hezigarri izateaz gain, modu entretenigarri eta apalean aurkeztu digute; ikertzaile nahiz akademikoen eta enpresa nahiz gizartearen arteko komunikazio zubirik ez dugunaren ustea, ustela dela ikusaraziz. Taldeak exaptazio eta dibertsitateaz izan du hizpide. Gai zientifiko ezberdinetako mugaren ezagutzak benetako bizitzan nola erabili daitezkeen azaldu digute, batez ere enpresa eta teknologi arloetan dituzten erabilerei buruz aritu izan direlarik.
Biharko saio arratsaldez egingo da eta horretan enpresek eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dizkieten profesionalek nazioartekotzeak duen garrantziari buruz hitz egingo da, horren bidez lehiakortasuna hobetu ahal izateko. David Fernándezek, SPRI-ko Nazioartekotzerako Sailaren Zuzendariak, Euskal ETE-en nazioartekotzerako sostengu zerbitzuei buruz hitz egingo du, eta Rocco Cairak, Bilbon Irlandako Ohorezko Kontsula denak, nazioarteko merkatuetara ateratzean aurki ditzakegun arazo nagusiez hitz egingo du. Guztia, arratsaldeko lauetatik aurrera.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena