Saihesbidearen beharra aldarrikatzen segituko Ermuak, oraingo honetan Bilbo hiriburuan

04.05.12
Hirigintza

Ermuak saihesbidea egiteko beharra aldarrikatzen segituko du, oraingo honetan Bilbo hiriburuan bertan. Gizarte eragile eta talde hainbat jada lanean ari dira gure udalarekin batera errebindikazio ekintza berri antolatzen, ekintza berri horren jomuga Aldundiaren egoitza izango da. Manifestazio eta protesta hori maiatzaren 19ko larunbatean egingo da. Goiz horretan ehundaka pertsona trenez Bilbora joango dira Foru Aldundiaren egoitza iritsi bitartean manifestatzeko. Jauregiaren aurrean jostailu, kartoi eta paperezko kamioak utzi eta erakutsiko dituzte, hirigunetik zeharkatzen duen trafiko ugariak sortarazten dituen arazoak agerian jartzeko eta protesta egiteko.

Maiatzaren 19ko larunbatean: kontzentrazio eta protesta Foru Aldundiaren egoitza aurrean

Kamioiak Bilbora eramateko ideia hau facebookeko ‘Ermua Opina’ profilean bildutako herritarrena da, horiek proposatu baitzuten, martxoaz geroztik kamioiak biltzen ari direlarik Sallabente ikastetxean, Kaltxango AEKn, Dskaro dendan eta Mallabiko botikan. Ekimenean erabiltzen duten lelo nagusia honakoa da: kamioi -, konpopnbide +. Protesta jarduera hau otsaileko manifestazioren jarraipena izango da, orduan 4000 lagun atera zirelarik kalera saihesbidea egiteko eskatuz. Ermuak ez du aldarrikapena ahantzi dadila ez eta denboraren poderioz indarra galdu dezala. Ermuko saihesbideari lehentasuna eman diezaion Aldundiarendako aldarrikapena bizirik jarraitzen du, oraindik proiektua noiz berreskuratu eta obrak nozi hasiko diren konpromisoa eta data ez baitakigu. Datarik gabeko atzerapenak bere horretan mantentzen da, Bizkaiko Foru Aldundiak bere hitza eta konpromisoa bete dezala eskatuz Ermuko herriak otsailean egin zion eskariari muzin egin baitio.

Udalak bi tren jarri eta ordainduko ditu, parte hartu nahi duten herritarrak Bilbora joaterik izan dezaten. Trenak Euskal Trenbide Sarearekin hitzartu dira eta unitate bakoitzak lau bagoi izango ditu. Ermutik Atxuriko geltokira abiatuko diren trenak goizeko hamarrak hamar gutxiagotan eta hamarrak eta hamar minutuan aterako dira, hurrenez hurren. Buelta, aldiz, 13:40etan eta 13:50etan izango dela aurreikusi da. Trenen artean hogei minutuko tartea utziko da, bidai horiek egun horretan programaturik dauden tren erregularrekin bateragarri egin ahal izateko. Ermuko Udalak bideratu du eskaria Herrizaingo Sailera beharrezko dituen baimenak jasotzeko.

‘Antxitxiketan’ aisialdi taldeak haurrentzako tailerrak egingo bi asteburuetan

Ekimena sendotu eta kamioi kopuru polita eraman asmoz, asteburu honetan eta hurrengoan haurrentzako tailerrak egingo eta dinamizatuko dituzte ‘Antxitxiketan’ aisialdi taldeko kideek. Bihar hiru tailer jarriko dituzte herriko beste hainbat tokitan. Bat Ermua Hotelaren parean jarriko da Gipuzkoako Etorbidean, bigarrena Patxi eta Orden Kardinalak bat egiten duten izkinan eta hirugarrena, San Isidro kalean, Galiziako Zentro Erregionalak duen egoitzaren ondoan, entitatea letra galiziarra ospatzen ari denez jendetza pilatuko dela jakinik. Tailerrak goiz eta arratsaldean egingo dira, eguerdiko hamabietatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean eta arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara, hain zuzen ere.

Datorren asteburuan ekimenari jarraipena emango zaio eta tailerrak jarriko dira, Gipuzkoa Etorbidean, Ermua Hotelaren alboan, Patxi plazan eta San Pelaioko parkean. Udal Hezkuntza sailak herriko ikastetxeekin hitz egingo du, zentroetan ere kamioiak margotu ditzaten ikasleek.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da