Carlos Totorika: ‘ baliagarritasun handikoa izango da manifestazioa’

04.05.12
Hirigintza

Ermuko saihesbidea aldarrikatzeko eta protesta egiteko deialdi berria ezagutzera eman den egunean, herriko alkatea SER Irratiko Eibarko ordezkaritzan izan da. Juan Manuel Cano kazetariarekin izandako elkarrizketan Totorikak deialdiaren baliagarritasuna azpimarratu du, orain bi hilabete eta erdi 4000 pertsona kalera atera eta gero. “herritarrok jakitun izan behar gara, ein handi batean, gure eskuetan dagoela saihesbide lehenago edo beranduago egitea. Eta azpimarratu nahi dut otsaileko manifestazioa garrantzitsua eta baliagarria izan zela, Aldundiak obrak hasteari uko egin zion arren, Batzar Nagusietako talde politiko guztiek, EAJsalbu, Ermuko saihesbidea hasi eta egitearen alde agertu baitziren. Hori horrela, ermuarrei esan nahi diet benetan asko irabazi dugula, nahiz eta helburu horretan lanean behar dugun”.

Alkateak borrokan jarraitzeko ideia nabarmentzen zuen, “gai hain garrantzitsu eta garesti baten, lehenengoan lortuko genuela uste zuena erraturik baitzegoen, zenbait borroka kostatuko zaigu, baina pena merezi duela uste dut, saihesbidea egitea justiziazkoa deritzodalako”. Laburbilduz, Ermuko herriak berearen alde egin behar duela, futbol partida ezin baita galdutzat eman, zelaira atera aurretik.

Agintariak ezinbesteko azpiegitura horren aldeko borrokan jarraitzeko beharraren inguruko hausnarketa egin du mikrofonoaren aurrean “proiektu horren balioa eta proiektua bera Aldundiaren agendan jartzeko, hori lehenbailehen egin dadin”. Gauza garrantzitsuak beren kostua izanen dute eta ahalegindu egin behar dugu horiek lortzeko eta, “egin behar hori Ermuan ondo ezagutzen dugu, askotan borrokatu behar izan dugulako, askatasuna edo bizitza bezalako gauza ukaezinengatik, eta baita zerbitzuengatik”. Guk mobilizatu ezik, beste proiektu batzuk egingo baitira. Aldundiak proiektua berreskuratu eta hori 2013ko edo hurrengo 2014ko urtealdiko aurrekontuetan jaso dezala da Ermuko herriaren nahia.

Jarraian, SER Irratiaren Eibarko ordezkaritzan alkatearekin izandako solasaldia uzten dizkizuegu oso-osorik. MP3 formatuko audioa da, entzun eta behera ekar daitekeena.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan