Haurrentzako tailerrak, Antxitxiketan taldearen eskutik
Udalbatzak Ermuko saihesbidea egin dadila eskatzeko maiatzaren 19ko larunbaterako deitu duen manifestazioa dela-eta, biharko egunean haurrentzako tailerrak izango dira. Tailer horien xede da protesta ekitaldi horretan eta Foru Aldundiaren aurrean jarri eta erakutsiko diren jostailu, paper eta kartoizko kamioiak pintatu eta prestatzea. Horiek guztiekin, Ermuko hirigunetik zeharkatzen duten kamioi eta trafiko ugariak sortarazten dituen arazoak agerian jartzeko.
Kamioi kopuru polita eraman asmoz, asteburu honetan ere haurrentzako tailerrak egingo eta dinamizatuko dituzte ‘Antxitxiketan’ aisialdi taldeko kideek. Bihar lau tailer jarriko dituzte herriko beste hainbat tokitan. Bat Ermua Hotelaren parean jarriko da Gipuzkoako Etorbidean, bigarrena Patxi plazan, hirugarrena Orbe Kardinalaren plazan eta laugarren eta azkena, San Pelaio parkean, umetxoendako jostailuen inguruan. Tailerrak goiz eta arratsaldean egingo dira, eguerdiko hamabietatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean eta arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara, hain zuzen ere.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke