Barne Sailak baimendu egin du, saihesbidea aldarrikatzeko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioa
Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak baimendu egin du saihesbidea aldarrikatzeko maiatzaren 19ko larunbatean Bilbon Ermuko Udalbatzak deitutako manifestazioa. Udalbatza eratzen duten bost taldeetatik lauren babesarekin eta horiekin batera hainbat gizarte eragileek Ermuko saihesbidea egin dadila eskatzeko manifestazioa deitu dute maiatzaren 19ko larunbata goizerako. Manifestazio hroren xedea da Foru Aldundiari beste behin eskatzea saihesbidearen proiektuari hel diezaiola eta obrak hasteko data zehaztu dezala. Herriko alkateak manifestazioaren berri eman zuen aurreko astean, Bizkaiko Batzar Nagusietako bozemaileekin batera Bilboko hotel batean egindako agerraldian. Ekitaldian ekimenari bere babesa agertzen izan ziren PSEko Joaquin Colmenero, PPko Jesus Isasti eta Bilduko Aitor Torre. Prentsaurreko horren helburua bilbotarrei manifestazioaren berri ematea zen, saihesbidea egiteko aldarrikapenaren zergatiekin batera.
Bestalde, jakin badakigu, Bilboko Udaltzain agentek martxaren segurtasunaz arduratuko direla, manifestariekin batera ibilbidea egingo dutela, segurtasuna ziurtatu eta zebra bideetan pasoa emateko Atxuritik On Diego Lopez de Haro kale nagusirainoko joan-etorria erraz eta arina izan dadin. Deialdia egin duen udalbatzak bestalde herriko talde eta zentro erregionaletako beste hogeita hamar ordezkari eramango ditu manifestazioarekin bat. Horiek peto horia jantziko dutelarik.
Manifestazioaren ibilbide zehatza erabaki da
Manifestaziora doazen ermuarrak eta, oro har, bat egin nahi duten bizkaitarrak, EuskoTrenek Atxurin duen geltokitik kale nagusian dagoen Foru Jauregiraino joango dira. Jarraituko den ibilbidea honako hau da: Atxuri, Santos Juanes plaza,Erribera kalea (Merkatuarena) Arenal plaza (Arriaga), Nafarroa kalea (zubia), plaza Biribila eta On Diego Lopez de Haro kale nagusia (25. zenbakia).
Manifestazioak hainbat atxikimendu jasotzen jarraitzen du eta baita parte hartuko duten pertsonak gehitzen. Abiapuntu bulegoak itxi artean gaur 340 ticket banatu ditugu, beste horrenbeste pertsonei, trenean doan Bilbora joan daitezen larunbatean.
Foru Jauregiaren aurrean kamioak utzi eta erakutsiko dira, Ermua hirigunetik zeharkatzen duen trafiko ugariak sortarazten dituen arazoak agerian jartzeko
Manifestazio eta protesta hori asteburu honetako larunbatean egingo da. Goiz horretan ehunka pertsona trenez Bilbora joango dira Foru Aldundiaren egoitzara iritsi bitartean manifestatzeko. Jauregiaren aurrean jostailu, kartoi eta paperezko kamioak utzi eta erakutsiko dituzte, Ermua hirigunetik zeharkatzen duen trafiko ugariak sortarazten dituen arazoak agerian jartzeko eta protesta egiteko.
Protesta jarduera hau otsaileko manifestazioren jarraipena izango da, orduan 4000 lagun atera zirelarik kalera saihesbidea egiteko eskatuz. Ermuak ez du aldarrikapena ahantzi dadila, ez eta denboraren poderioz eskaerak indarra galtzea. Datarik gabeko atzerapenak bere horretan mantentzen da, Bizkaiko Aldundiak bere hitza eta konpromisoa bete dezala eskatuz Ermuko herriak otsailean egin zion eskariari muzin egin baitio, nahiz eta Batzar Nagusien gehiengoak lehentasunezkotzat jo.
Lotutako albisteak

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran