Almanya filmaren proiekzioak, amaiera emango dio maiatzeko programazioari

30.05.12
Ermua Antzokia

Maiatzeko zine programazioak bereak egin du. Biharkoa azken saioa izango da eta zineklubean Almaya filma alemaniarra proiektatuko da, Antzokian iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Filma Yasemin Samdereli turkiarrak zuzendu du. Tragikomedia arrakastatsua da, XX. Mendeko 60. eta 70 hamarkadetan Turkiatik Alemaniara lanera joandako milioika pertsonen exodoaren ezaugarriak jasotzen dituena, ez baitira integratuko erabat ezberdina den gizarte batean. Immigranteen eta bertakoen ohiko tentsioak eta baita familiako belaunaldi ezberdinetako kide turkiarren artekoak ere analisi dibertigarri eta mingotsari leku eginen diote. Almanyak 2011n German Film Awards filma onenaren saria jaso zuen. Alemanian 45 urte bizi izan eta gero 70 urteko Husein Yilmazek bere familiari Turkian etxebizitza erosi eta bertara bizitzera bueltatzeko nahia adierazten dio. Aitonaren iragarkiak iraultza sortaraziko du familiaren barnean.

Filma jatorrizko bertsioan pasako da, gaztelerazko azpitituluekin.

Azkenik, gogorarazten dizuegu ekainean ez dugula izango zine komertzialik ez eta haurrentzako emanaldirik ere. Osteguneko zineklubaren saio bai mantenduko da. Ekainean zehar ikusi ahal izango ditugun filmak, azken orduko aldaketarik ez bada behintzat, ondorengoak dira: Peio Cachenauten Xora, Olivier Marchalen Les Lyonnais, Eusebio Pastranaren ‘Spinnin’, eta azkenik, Paolo Sorrentinoren ‘Un lugar donde quedarse’. Filma horiek guztiak jatorrizko bertsioak proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 3 euro eta erdi balio dute.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak