Lendakariak San Pelayo ikastetxea bisitatuko du, asteazkenean
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Ermura etorriko zaigu asteazkenean. Patxi Lopez San Pelayo ikastetxea bisitatuko du asteazken goizean eta Emakundek bultzatutako ‘Nahiko’ programan aurtengo ikasturtean ibilitako irakasle eta ikasleekin elkarrizketatuko da. Lehendakariarekin bat etorrik oda baita ere Emakunde institutuko zuzendaria den Maria Silvestre. Horiekin batera herriko alkate Carlos Totorika erei zango da. Lehendakariak aitortu egingo dio ikastetxeari bere konpromisoa berdintasunean oinarrituriko elkarbizitzaren alde baloreetan gazteak hezteagatik, Nahiko programaren partaide izan baitira azken zortzi ikasturteetan.
Nahiko Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da. Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Nahiko Programaren helburu nagusia alor orotan neskato eta mutikoen gaitasun garapen integrala sustatzea da, sexuarekiko independenteki, abilezia maskulino nahiz femeninoak baloratuz.
Aurreko astean, Barakaldoko BECen bildu ziren azken bi ikasturteetan Emakundek bultzatutako Nahiko programaren baitan lanean ibilitako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako mila ikasle, horien guraso eta irakasleak.
Lotutako albisteak
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da