Ikasle eta irakasleek beren institutura bizikletaz joan dira

14.06.12
Ingurumena

Institutuetara bizikletaz joateko ekimen pilotuaren lehen saioa egin da gaur gure herrian. Ekimena goizean goizetik hasi da eta normaltasun oso garatu da, antolatzaileek arrakastatsutzat jo dutelarik. Ekimena Eskolako Agenda 21en barne dago eta ikasleek askatutako proposamena da.

Goizeko 8:10etan ikasle eta irakasle talde bat Sallabente ikastetxearen ondoan bildu da, ibilbideari bertatik ekin zaiolarik. Bildutakoen artean herriko alkate Carlos Totorika egon da, orain astebete Eskolako 21 Agendaren baitan egindako Osoko Bilkuran emandako hitza eta hartutako konpromisoa betetzeko. Taldearekin bat egin dute hainbatek puntu ezberdinetan, guztira hamar lagunek parte hartu dutelarik estreinako egunean.

Taldean esan bezala, ikasle eta irakalseak izan dira, horiek Udaltzain agenteen laguntza eta babesa izan dutelarik. Irakasleen artean aipatu behar herrian ditugun LHko edo DBHko ikastetxe guztietako kideak izan ditugula. Hainbatek bizikleta ohikoa eta garraiobide gisa dute eta ekimenaren berri izan ondoren, ez duten kale egiterik izan nahi. Horien artean, Gorpuz Hezkuntzako Bernar irakaslea dugu, Ongaraiko LHkoa, Ondarroatik egunero bizikletaz datorrena. Eta baita, Eibartik etortzen zaizkigun Iñaki edo Ivan, Sallabente eta Anaitasuna ikastolara, hurrenez hurren.

Ekimen pilotua astebete iraungo duela gogoratzen dugu, datorren asteko ostegunera –ekainaren 21era- bitartean hain zuzen ere. Irteera Sallabente ikastetxea izango da, goizeko 8:10etan eta, aurreikusita dagoenari jarraiki, tropela ikastetxera zortzi eta erdietan iritsiko da.

Imagen de una de las escenas del video

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan