Mila bat pertsonek N-634 errepidea hartu dute saihesbidea egin dadila erreklamatzeko

06.07.12
Hirigintza

Mila bat pertsonek N-634 errepidera manifestazioan atera eta bidea hartu dute saihesbidea egin dadila erreklamatzeko, herriko Udaltzaingoak eman dituen datuen arabera. Manifestazioak Bizkaiko Batzar Nagusietako lau batzarkideen babesa eta presentzia izan du. Gaur arratsaldean Ermuan izan dira PSE-PSOEko Joaquin Colmenero, PP alderdiko Jesus Isasi eta Bildu taldeko Aitor Torre eta Asier Sanz. Udalbatzako kide ugarik ere parte hartu dute protestaldian; Carlos Totorika, Félix Prol, J.Luis, Araujo, J.Luis Clemente, Lorena López, Natividad Alonso, Fernando Lecumberri, Mónica Marín, Virginia Arroyo, eta Iker Sainz de Zaitegi. Manifestazioa arratsaldeko zazpietan abiatu da Villa de Ermua Hotelaren aurreko plazatxotik, deialdiak eskatzen zuenari jarraiki. Irulitxa fanfarreak ekitaldia alaitu du gaurkoan ere, bere musika eta soinuekin. Orain gutxi talde eta asanblada bezala eratu diren Langabetuek ere bertan izan dira, lana behar dutela azpimarratuz. Taldeak pankarta bat eraman du.

Manifestazio burua Hoteletik A-8 autobidearen sartu eta irteteko gune aurrera iristeko minutu gutxitan. Ordainsaria ordaindu eta ticketa hartzen diren etxolen aurrean herritarrak gelditu eta lurrean jarri edo zutik mantendu dira arratsaldeko zazpi eta erdiak pasatxora artean. Ondoren, bueltako ibilbidea egin dute, zortziak laurden gutxi pasatxoan amaitutzat emanez gaurko protesta ekitaldia. Ertzaintza eta Udaltzaingoko agenteek partaideen segurtasunaz kargu egin dira, trafikoa geldituz, bidegurutze eta elkarguneak zainduz eta auto gidariei informazioa emanez. Protestak agerian jarri du beste behin Ermua zeharkatzea oso korapilatsua dela eta ez dela lan batere erraza. Manifestazioaren ondorio eta eraginez auto pilaketak gertatu dira, ohikoak baino luzeagoak enpresek beren lan-jarduna amaitu ostean trafikoa normalean arinagoa izaten baita.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke