Santixauetako paella tradiziozko lehiaketa
Lobiano Gastronomi elkarteak antolatu du aurten ere urteroko paella lehiaketa herrikoa. Lehiaketa nahi duten lagun talde, txaranga edo elkarte parte hartu dezake. Baldintza bakarra sukalde lana eta baita prestatutakoa kalean bertan jatea izango da. Lehiaketan parte hartu ahal izango da adinaren arabera, bi talde bereziko baitira. Senior edo helduak eta gazteak, hain zuzen ere. Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar da, plazako kioskoan, goizeko 10etatik 12etara bitartean. Lehiaketa izena eman duten talde guztiei kilo bana arroz eman zaie, paella jango duten 10 pertsonako. Arroza banatu da, produktua agortu artean.Guztira, 35 txarangak izena eman dute senior atalan eta 5 haurrentzako atalan, hau da, beste urtean baino gehiago.
Paellak epaimahaiaren aurreran aurkeztu behar dira ordu bietatik hiruretara bitartean, Orbe plazako kioskoan bertan. Senior edo helduen lagun talde bakoitzeko ardo botila bina banatu da, parte hartzearen ordainetan. Aldiz, gaztetxoen taldeen kasuak, litroko bi botila freskagarri banatu dira, alkoholik gabekoak, noski.
Epaimahaiak paellak aztertu eta dastatu ditu, hori egin eta berehala bueltatu dizkielarik talde bakoitzari. Sariak ez dira nolanahikoak, ez horixe. Helduen taldeen artean lehiaketako lehen eta bigarren sailkatuei 500 eta 200 euro emango zaie, hurrenez hurren. Gaztetxoen atalean aldiz, lehenari 150 euros emango zaio eta bigarrenari, aldiz, 50 euro. Parte hartzaile guztiek, opari bana eskuratuko dute. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Horren berri arratsaldeko 7etan emango da, Larrain-dantza hasi baino lehen. Lehiaketak Ermuko Merkatari eta Ostalarien (EMOEren) laguntza jasoko du.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan