BHI Uni Eibar-Ermua ikastetxearen sarbidearen hobekuntza-lanak hasi dira

23.08.12
Hirigintza

BHI Uni Eibar-Ermua ikastetxearen sarbidearen egokitzapen eta hobekuntza-lanak aste honen astelehena 20an hasi dira. Construcciones Lasuen S.A. lanen adjudikaziodun enpresa da eta aurrekontua 21.046,88 eurokoa da. Egikaritzapen-epea 15 egun da nahiz eta kurtsoa hasi baino lehen lanak amaituko diren.

Eskolako 21 agendaren baitan ezohiko bilkuran egindako gure herriaren mugikortasun arazoen inguruko proposamenenetan BHI Uni Eibar-Ermua ikastetxearen sarbidean hutsuneak aurkitu ziren. Horregatik Ermuko Udalaren Alor Teknikoak hutsuneak konpontzeko proiektua sortu du.

Ezkerreko espaloia, igoera-noranzkoan, oinezkoen erabilera izateari lagako da eta aparkaleku-plaza batzuk sortuko dira eta eskumako espaloian kotxeak kenduko dira eta bide berri bat sortuko da. Bide honetan slurry tratamendua erabiliko da irristak sahiesteko. Gainera, bi hodi korrugatu jarri dira, etorkizunean kableak pasa behar izanez gero ez izango da lurzorua berriro zulatu behar.

Ezkerreko aldean asfaltatuko da abuztuaren 27an eta jarraian, abuztuaren 28an, aparkaleku-plazak margotuko dira margo-irristagaitza erabiliz.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean