Parke, lorategi eta ezponden mantentze-lanak hasi dira
Parke, lorategi eta ezponden mantentze-lanak gure herrian egun honetan egiten ari dira. Lanak egiteko enpresa esleipendunak Cengotita Flores y Plantas S.L.,3.000 euroko aurrekontuarekin, eta Forestales Mugarri S.L., 5.000 euroko aurrekontuarekin dira.
Lehenengo enpresak Okin-Zuri, Tribuna, San Pelayo, Polideportivo, Betiondo, Osasun-zentroaren aldea, Santa Ana Auzoa, Errebalburu, Bizkaia Etorbidea (forja zegoenean) eta San Lorenzo (autopistaren ondoan) parkeen mantentze-lanak egingo ditu. Bigarren enpresak gure herriaren ezberdinetako ezpondeen ebakitze-lanak eta hondakinen erretiratze-lanak egingo ditu Abeletxen, Sakonan, Elorretan, Urkoari igoeran, Artamendian, Urtian, kanposantuan, Eitzagan eta Ongarain.
Lanak asteartean hasi ziren eta bukatzeko-epea 15 egun da.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean