Eibar-Ermua Uni BHI ikastetxerako bidea are seguruago da oinezkoentzat
Eibar-Ermua Uni BHI ikastetxerako bidea are seguruago da ikasleentzat nahi bertara oinez doazen guztientzat. Bidearen segurtasun eta mugikortasuna hobetzeko proposamena ikasleek beraiek egin zuten Eskolako 21 agendaren ezohiko bilkuraren baitan. Udalak proposamena bere egin eta proiektua prestatu izan da, agerian jarritako hutsuneei konponbidea emateko helburuaz. Egokitzapen eta hobekuntza-lanak Construcciones Lasuen S.A.k egin ditu, 21.046,88 euroren truke. Obrak abuztuko 15 egunetan egin dira ikasturte berriari hasiera eman aurretik bukatu nahi zirelako.
Udal Alor Teknikoak prestatutako proiektuari jarraiki, antzemandako gabeziei aurre egiteko xedez ondo aldaketak egin dira: ezkerreko espaloia erabilerarik gabe utzi da, hainbat aparkaleku berri atonduz. Eskumako espaloia kotxerik gabe mantenduko da eta espaloiaren alboan eskola-bide berria atondu da, zabalago utziz. Bidexka horri kolore gorriko pintura ez irristakorra eman zaio –teknikoki slurry deritzana-. Horrez gain, bi hodi berri sartu dira lurrazpian komunikazioen alorrean izan daitezkeen beharrei –zuntz optikoaren sareari- erantzun ahal izateko, beste behin zulo edo lur-ebakirik egin beharrik gabe.
Aparkalekuen marra eta bide seinaleak pintatu dira.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke