El lunes comienza la venta de entradas para los espectáculos programados hasta final de año
Urteko azken hiruhilekoan herrian izango dugun kultur programazio erakargarriak, besteak beste, ondorengo aukerak biltzen ditu: Quique San Francisco, Ainhoa Zuazua, Maialen Lujanbio, Rafael Alvárez ‘El Brujo’, Goenkale serieko taldea, J. Ramon Soroiz, Benito Lertxundi, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Leiva kantaria. Alajaina! Udal Kultura sailak ikuskizun anitz, zabal eta kalitatezkoak kontratatu ditu Ermua Antzokian eta Lobianon gozatu ahal izango ditugunak; adin guztietako ikusle ororentzat. Programazioaren xedea; ikusle anitzei iristea da; horretarako haurrentzako nahiz helduentzako ikuskizunak biltzen dituen programazio zabala hitzartu dutelarik. Denetarik izango da eta guztia ona. Ikuskizunen hizkuntzei dagokionez, gaztelerazko, euskarazko emanaldiak ikusi ahal izango ditugu. Datozen lau hilabeteetako eskaintzaren ezaugarri dira erakargarritasuna eta aukera zabala, musika estilo ezberdinetako kontzertuak eta antzerkiak, besteak beste. Formatu handiko ikuskizunak txikikoekin uztartuko dira. Ikuskizun guzti horietarako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai. Aldez aurreko salmentako sarrerak, Lobiano Kulturgunean, BBK-k sarrerak saltzeko duen sare eta baliabideen bidez eta Ermua Antzokiaren leihatilan bertan eskura ahal izango ditugu.
Hitzartutako emanaldi horietara ikusle asko erakartzea espero da, orotariko ikusleentzat direnetan gehiago esperoz, berezituagoak direnetan baino. Programazioan Euskadiko nahiz estatuko konpainiak ditugu. Guztiak erakargarriak eta kalitatezkoak. Nolanahi ere, ikusleentzako eta norberaren gustuen arabera, batzuk ezagunago izango dira hedabideen edo bestelako arrazoiak direla medio. Programa benetan borobila da.
Gure herrian ikusiko dugun aurpegi ospetsuenen artean ondokoak ditugu: Quique San Franciso, Cristina Gallegorekin etorriko dena, ''Se quieren'' antzezlana aurkeztera. Rafael Alvarez El Brujo; aktorea ''El testigo'' izeneko antzezlanarekin. Gainera, Benito Lertxundi abeslari handiak ''Oroimenaren oraina'' izeneko disko berria berarekin partekatzeko gonbitea luzatuko digu. Eta, nola ez, Leiva, Pereza taldearen sortzailea, Ermura etorriko da orain bakarlari moduan ''Diciembre'' izeneko azken diskoaren abestiak kantatzera. Aipatzekoak dira baita ere Ainhoa Zuazua soprano ermuarra itzulera bere jaioterrira; lehen mailako bertsolari talde baten eskutik izango dugun bertso jaialdia eta haurrek asko gozatuko duten Txirri, Mirri eta Txiribiton telebistako pailazo famatuen ikuskizuna, eskenatokiak behin-betiko utzi aurretik.
Sarrera guztiak salgai jarriko dira irailaren 10ean. Programazioa jadanik kontsulta daiteke Ermua Antzokiaren webgunean www.ermua.es/ermuantzokia eta programazioaren fitxategia ere deskarga daiteke beheko helbidean:
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da