Europako mugikortasunaren astea, Ermuan ere islatuko da

12.09.12
Ingurumena

Mugikortasun Jasangarriaren Europako Asteak mugikortasunari buruz oihartzunik handiena duen kanpaina da munduan. Kanpaina urtero ospatzen da irailaren 16tik 22ra bitartean, aurten hamargarren urteurrena betetzen duelarik.

Mugikortasun Jasangarriaren Europako Asteak gai bat jorratzen du edizio bakoitzean eta, aurten, 2012an, "Hartu parte zure hiriko mugikortasun-planetan: ibili norabide egokian!" leloa jarri zaio.

"Hartu parte zure hiriko mugikortasun-planetan: ibili norabide egokian!" lema hori gure eginez, Ermuan ere ospatuko dugu Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea 2012.

Ermuan gauzatuko dugu egitaraua herriko Anaitasuna ikastola, Eskolabarri, Ongarai, Sallabente, San Pelaio eta IES UNI Eibar-Ermua Institutua ikastetxeekin, (HAPNaren berrikusketa landu duen) Mecsa enpresarekin eta Ingurugiro Heziketa Zerbitzuaren kanpoko teknikariarekin elkarlanean prestatu da.

Egitarauko jarduerak herri osoari zuzentzen zaizkie, haur, ikasle, gazte eta adinekoei. Jardueratan parte hartzea librea da.

  • Irailaren 17tik 21era, 9:00etan:
    • Oinez eskolara: Eskolabarri ikastetxeko guraso eta irakasleek antolatutako jarduera.
  • Irailaren 17tik 21era, 9:00etan:
    • Bizikletaz institutora: Ongarai hezkuntza-gunera bizikletaz segurtasunez joateko eskolako txirrindulari-martxa.
  • Irailaren19an, asteazkena, 19:00etan San Antonio Ermitan:
    • Jardunaldia: "Mugikortasuna Ermua" Plan Nagusiaren Berrikuspenaren esparruan. Hizlaria: Gabriel Chapa Pardo, MECSA enpresako arkitektoa eta Ermuko HAPN idatzi duen taldearen zuzendaria.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan