Guraso Elkarteen eta familien zeregin garrantzitsua aztertuko du Gizarte-hezkuntza mahaiak
Tokiko Gizarte-hezkuntza mahaia bihar bilduko da -urriaren 5eko ostiralean-. Urteko bilera izango da, zeina hirugarren urtez jarraian egiten den. Bilera Lobiano Kulturgunean egingo da, goizeko 9etatik eguerdiko 12etara bitartean. Bilerara gonbidaturik daude ikastetxeetako profesionalak, Guraso elkarteetako ordezkariak eta gure zonaldean gizarte eta hezkuntza alorretan lan egiten duten hainbat erakunde.
Topaketa hori, non ikastetxeetako profesionalak, Ikasleen Guraso Elkarteetako ordezkariak eta gizarte-hezkuntza erakundeetan lana aurrera eramaten duten profesionalak gonbidatuak izango dira, Lobiano Kultur Gunean garatuko da 09:00-12:00 bitarteko ordutegian.
Hasi berri dugun ikasturte honetako jardunaldi horretan, hizpide eta aztergai izango den gaia familiek eta ikasleen Guraso Elkarteek eskolan nahiz hezkuntza komunitatearen bizitzan betetzen duten zeregin garrantzitsua da. Horretan sakontzeko eta gauza gehiago jakiteko hizlari ezberdinek parte hartuko dute, beren iritzi eta esperientziaren berri emango dutelarik lehen pertsonan.
Bilera irekia da, eta bertaratu nahi izanez gero, interesdunak izena eman dezakete alorreko 943.17.91.61 telefonora deituz edo lmoya@udalermua.net postontzira idatziz.
Jardunaldiko egitaraua ikusteko saka lasterbide honen gainean.
Lotutako albisteak
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da