Estresa eta antsietatea: herriak ditugun adituak aurkezteko jardunaldia
Ermua Innova ekimenera bildutakoek gure egungo gizartearen ezaugarri diren estresa eta antsietatea aztertuko dute jardunaldi batean. Ekimena azaroaren 17ko larunbatean gauzatuko da Izarra Centren, goizeko eta arratsaldeko saioak egingo dituztelarik. Egunaren lehenengo zatia teorikoa izanene da eta, bigarrena, erabat praktikoa hainbat tailer egingo baitituzte. Ez da erronka makala ez, are eta handiagoa oraindik, jardunaldian parte hartuko duten espezialitate eta alor ezberdinetako aditu guztiek ermuarrak eta bertako bizilagunak direla kontutan hartuta. Ekimena goizeko 10etan hasiko da eta arratsaldeko 7etan bukatutzat emango. Izen-ematea hasita dago eta 10€ balio du egun osorako eta erdia, 5€, goiz edo arratsaldeko saioetan parte hartu nahi izanez gero.
Jardunaldiari jarri dioten izenburua ondorengoa da: “Estresa –Antsietatea: identifikatzen al dituzu? Konponbiderik eman nahi?”. Jardunaldian ondoko espezialitate edo alorrak ukituko dira: coachinga, yoga, biodantza, pilates eta nutrizioa eta dietetika. Jardunaldian hizlari arituko dira: Isabel Santiago; Maite Ugarteburu; Mentxu Arjonilla; Amaia Kapanaga; Amadeo Gonzalez eta Cristina Garcia. Jardunaldia iragartzeko prestatu den kartela pdf formatuan uzten dizuegu segidan interesa duzuenok kontsulta edo behera ekartzerik izan dezazuen:
Jardunaldia Izarra Centren egingo da, larunbat goizeko 10etatik arratsaldeko 7etara bitartean. Izen-emateak edo sarrerak aldez aurretik Izarran bertan egin ditzakete interesdunek, goizeko 10etatik ordu 2etara bitartean, edota larunbatean bertan leihatilan programari hasiera eman aurretik.
Ermua Innova taldea BEINN programaren baitan dagoen ikastaro bat da
Ermua Innova taldea zazpi lagunek osatzen dute. Taldea Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean antolatutako BEINN programaren baitan ikastaro bat eginen ari da. LEINN izeneko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduaren kasuan bezala, BEINN prestakuntzak, Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago eta talde lana, eginez ikastea eta talde kooperatiben sorrera uztartzen eta proposatzen duena.
Egitarauak 9 hilabeteko iraupena du, martxoan hasi zen eta Izarra Centre eraikinean dago kokatuta. Egun zazpi ikaslek parte hartzen dute, adin eta prestakuntza ezberdinekoak guztiak. Programa horren barne ekintzailetzari zuzendutako berariazko trebakuntza tailerrak gauzatzen ari dira: esaterako, marketing, negozio ereduen garapena eta pitching, Design Thinking, finantzak, aplikazio informatikoak, sare sozialak eta abar.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena