ETBko ‘Goienkale’ telesaila omentzen duen antzezlana Ermua Antzokian ikusgai

15.11.12
Ermua Antzokia

ETBko ‘Goenkale’ telesailean parte hartzen duten antzezleak Ermua Antzokian izango dira bihar gauean “Goenkale” (Kondesaren erretratua) tituluko muntaiarekin. Glu-glu Produkzioak iraupen luzeko telesail ospetsu hori omentzen duen muntaia dakarkigu. Antzezlana Jokin Oregik zuzentzen du. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogeita hamabost minutu irauten ditu eta euskara hutsean antzeztuko da.

Sinopsia

Goenkalek aurten 18. urtea bete du emisioan. Heldutasunera iritsi dela esan genezake urteei erreparatzen badiogu. Ez da makala, 18 urte beteak ikus-entzuleen harrera onari esker. Gure esker ona adierazteko unea iritsi dela uste dugu eta 18. urtea ospatzeko Goenkale zuzenekoan ikusteko aukera eskaini nahi diegu. Horixe da egitasmo honen xedea. Ez da erronka hutsala. Euskal telebistan marka guztiak hautsi dituen telesail arrakastatsua antzezlan bakarrean txertatzea egitasmo zirraragarria da. Jakin badakigu gainera ikusle andana hurbilduko dela antzokietara, adin eta molde ezberdinetakoak, eta ezin ditugu horiek dezepzionatu.

“Goenkale” (Kondesaren erretratua) antzezlanean Goenkaleri horrenbesteko arrakasta eman dioten elementuei (intriga, maitasun istorioak), irria eta barrea eragingo duen komedia gaineratu diegu. Ikusleen gozamenerako atondutako egitasmoa da, eta sorpresa bat edo beste ere egongo da; esaterako, Goenkaleko hastapeneko pertsonaien inguruan orain arte ezkutuan egon den datu bat argituko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean