Mariem Hassanen kantaldia, Saharar herriari laguntzeko
Mariem Hassan kantariak emanaldia eskainiko du bihar Ermua Antzokian, arratsaldeko zazpietan. Ikuskizuna Komite Internazionalistak eta Saharar herriaren lagunen Elkarteak antolatu du, gure udalaren laguntzaz. Sarrerak 5 euro balio ditu eta kontzertuan bildutako dirua Tindufeko basamortuan errefuxiatuta dauden Sahararrei laguntzeko erabiliko da. Hain zuen ere, bertara elikagaiak, konpresak eta pixoihalak eramango baitituzte haur jaio berri eta pertsona nagusientzat. Mariem Hassan bigarrenez etorriko zaigu Ermua, orain hamar urte, bere kantari ibilbidearen hastapenetan egon baitzen.
Biografia eta hainbat datu
Bazen behin neska gazte bat 17 urterekin leiho batetik ihes egin behar izan zuena polizia espainiarrak ez harrapatzeko. 75eko abuztuan gertatu zen Smaran, espainiar Saharan, berak Polisarioaren bilera klandestino batetan kantatu eta ordenarako indarrak azaldu zirenean. Hiru urte geroago Luali taldeko kideekin munduan zehar bira egitera atera zen bere herriaren egoera azaltzeko. Argelen, Tripolin, Abdis Abeban, La Habanan (itsasontzian joanez), Espainian eta Italian baita ere.
XX. Mendea amaitzen ari zenean Mariem Hassanek munduko musika exotikoen zaleen sinpatia lortu zuen. 2004an adiskide zuen Baba Salama gitarra-jolearen laguntzarekin jauzi handia egin eta bere talde propioa sortu zuen saharar musika XXI. Mendean kokatzeraino. Apurka-apurka bere herriaren errespetua eta nazioarteko komunitatearen aintzatespena eskuratu ditu, Sahara herriko musikaren enbaxadore moduan, Afrika iparraldeko diba ukaezin delarik.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan