2011n jaiotakoek eskolaratzeko matrikula aldia zabaltzear

24.01.13
Hezkuntza

Erkidegoko Ikastetxeek astelehenean -urtarrilaren 28an- hasiko dute datorren ikasturterako matrikula aldia. Matrikula egin beharko dute 2011n jaiotako seme edo alabak dituzten familiek. Eusko Jaurlaritzak 2012ko abenduaren 20ko agindua eman zuen, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 11. alean, urtarrilaren 16koa, argitara eman zen. Agindu horretan ikastetxeetan 2013-2014 ikasturteari begira izena emateko eskaerak aurkezteko egutegia, eta haurtxoak onartuak izateko baldintzak ezartzen dituena.

Agirian xedatzen da, matrikulazio epea kasu guztietan 2013ko urtarrilak 28tik otsailaren 8ra artekoa izango dela.

Ermuko Udala urteroko legez, 2011. urtean jaiotako seme-alabak izan eta lehenengo aldiz matrikula egin behar duten familiekin harremanetan jarri da, gure herrian hezkuntza alorrean dugun eskaintza guztia zein den jakinarazteko, eta horren arabera familiek seme-alaben etorkizunerako egokiena izanik xede beren aukera egin dezaten.

Eusko Jaurlaritzak emandako Aginduaren eta deialdi horren inguruko xehetasun guztiak eskaintzeko, lasterbidez lotura uzten dizuegu EHAAra:

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian