Behin-behineko nasa prestatzeko lanak direla-eta, desbideratzea eta errei mozketa egingo Abeletxen
Trafikoan aldaketak egingo dira datorren astelehenetik aurrera Ermuko hirigunera sartzeko dugun sarbide batean, Abeletxe kalean trenbidearen behin-behineko nasa prestatzeko lanak direla-eta, desbideratzea eta errei baten mozketa egingo Izelaietarekin bat eta Goienkalera bide ematen dituen Abeletxeko kale zatian. Desbideratzea edo/eta errei mozketa bost bat hilabetez luzatuko direla aurreikusten du lanak egiten ari den enpresak. Bost hilabete horietan zehar lanak bi faseetan gauzatuko dira, Bilbo eta Donostia lortzen dituen trenbidearen baitan Ermuko zatia bikoizteko lanak egiten ari dituen aldi beterako enpresa-elkarteak aditzera eman duenez, baimena eskatzeko helburuaz bidali duen idatzian. Denbora tarde horretan egingo dituen lanak ondorengoak dira, hondeatzea, euste-horma altxatzea eta behin-behineko nasa prestatzea.
Aipatu idatzian zehazten denez lanak bi faseetan gauzatuko dira eta horien xehapena ondokoa da:
- 1ngo Fasea: hondeatzea, euste-horma altxatzea eta behin-behineko nasa prestatzea.
- Irulitxa taberna dagoen eraikinetik Abeletxe auzora igotzeko bidegurutzera bitartean egingo da kalearen okupazioa. Trafikoarentzat errei bakarra utziko da, N-634 errepidera sartu eta irteera egiteko, hau da Iparragirre eta Batzoki ertzetik behera joateko. N-634 errepidetik sartu eta Abeletxerantz desbideratuko da trafikoa, Iparragirre kalea zeharkatu eta Batzoki ertzetik jarraitu ahal izateko Goienkalera joan nahi badugu. Afekzioa hiru hilabetez luzatuko dela aurreikusi. Planoan ikus xehetasuna.
- 2n Fasea: hondeatzea, euste-horma altxatzea eta behin-behineko nasa prestatzea.
- Egoitzaren aurretik trenbide azpiko pasabide eta N-634 errepidera irteteko zatia okupatuko da bigarren fasean. Trafikoa erregulatzeko semaforoak jarriko dira, minutu erdiro aldizkako eta noranzko bakoitzari pasoa emango diotenak. Afekzioa hiru hilabetez luzatuko dela aurreikusi. Planoan ikus xehetasuna.
Irulitxa tabernaren ondoan dauden edukiontziek lekuz aldatuko dira
Lan horiek direla-eta, beste hainbat aldaketa ere egingo dira. Zerbitzu alorrak iragarri duenez Irulitxa tabernaren ondoan dauden edukiontziak Abeletxe kaleko 1ngo zenbakira lekuz aldatuko dira, Bilbo eta Donostia lortzen dituen trenbidearen baitan Ermuko zatia bikoizteko lanak egiteko eta horiek egiten diren bitartean.
Aldaketak eragingo dien eraikinak honakoak dira: Izelaieta kaleko 2-4-6-8-10-12-14-16-18 zenbakiak, 1 zenbakian dagoen Txalaparta Elkartea, 3an dagoen Batzokia, 5ean dagoen Iturgain etxea, Goienkale 2an dagoen Musika Eskola eta Abeletxe 1eko Lomiño etxea.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da