Eraispen-makineria Goienkaleko ezpondan solte geraturiko harrien aurrean dago

14.02.13
Hirigintza

Azken egunetako euri jasaren ondorioz herenegun Goienkaleko ezpondan solte geraturiko harriak txikitu eta jaisteko makina espezifikoa, herrian dugu gertakizuna izan zen lekuan bertan. Makina Artibai hondeaketa enpresak ekarri du, garraio berezi batean. Enpresak eta udal Bulego Teknikoak lanei gaur goizean eman diote hasiera, aurreikusitakoaren arabera. Makineria goizean ekarri dute garraiatzeko berezi batean, esan bezala. Jada lurjausiaren aurrez aurre kokatuta dago, lanak heltzeko prestaketa lanetan. Goizean lan egingo duen zonaldea babesteko eta hori egokitzeko harri txikiak eta ari gehiago bota dute. Makineria beldar-ibilgailua da eta kalea markatu edo hondatu ez dezan, erabilitako gurpil zaharrak ipini zaizkio azpian. Lanak gaur arratsaldean eta biharko egunean jarraituko dute.


Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke