Goienkale 43ko ezponda egokonkorturik utzi da

15.02.13
Hirigintza

Goienkale 43ko etxebizitzaren aurrez aurreko ezponda egonkorturik utzi da gaur eta teknikariek ez dute espero material gehiagorik jausiko denik. Nolanahi ere, pertsona eta ondasunak babesteko ezarrita dauden neurriak bere horretan mantenduko dira, gutxienez datorren astera bitartean. Koordinazio taldea datorren astelehenean bilduko da ostera ere, gorabeherari behin betiko konponbidea emateko zein izan daitekeen aproposena erabakitzeko. Agustin Larrea geologoa gaur goizean gertakizuna ikusten egon da, eta egindako analisiaren arabera astelehenean erabakirik onena espero dute. Jausi diren harri eta lurrek hasieran uste baino askoz gehiago izan dira. Lanak Markinako Artibai Hondeaketa enpresako langileek ari dira egiten.


Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke