Bilera egingo Goienkale 41 eta 43ko bizilagunekin informazioa emateko

21.02.13
Hirigintza

Alkatea eta Bulego teknikoko lankideek Goienkale 41 eta 43ko bizilagunekin bilduko dira gaur arratsean, zuzenean helarazi eta berri emateko orain egun batzuk gertaturiko lur-jauziari konponbide teknikoa zein izango den. Aipatu bilera hori arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera egingo da, eraikinen espaloian bertan, hau da obraren parean bertan, Alkatetzak argitaratu duen oharrean irakurri daitekeenez.

Bileran egongo dira herriko alkate Carlos Totorika, Hirigintzako zinegotzi Félix Prol, alorreko zuzendari David Henares eta udal arkitektoa, Benjamín Palacios, hain zuzen ere. Taldeak Udalak lur-jauziari konponbide teknikoa emateko hartu duen erabakiaren berri emango die auzokideei, herritarren eta beren ondasunen segurtasuna bermatze aldera.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke