Izelaietatik tren geltokira joateko tartea –Irulitxa albotik- aldibaterako itxiko, asteartetik hasita

22.02.13
Hirigintza

Izelaietatik tren geltokira joateko tartea –Irulitxa albotik- bi astez itxiko da, asteartetik bertatik, trenbidea bikoizteko eta geltoki berria egiteko lanen ondorioz. Trena hartzera joan nahi dugun guztiok Valdespina Markesaren parketik edo Gipuzkoa Etobideko 1,3 eta 5etik joan beharko gara. Mozketak ermuar guztioi eragingo digun arren, Iparragirre, Santa Ana, Goienkale eta Abeletxe auzoetako bizilagunei eragingo die nagusiki. Hortaz, adi eta gogoan hartu.

Trenbidearen inguruko obrak aurrera doaz. Izelaietako pasoa eta horra doazen eskailerak itxita egonen dira datozen bi asteetan kontrol-gunea Irulitxa tabernaren terraza alboko lur-tartera eta bertan egokituko den behin-behineko etxolara lekuz aldatuko delako. Geltokitik kontroleko aparailuak eta beren konexioak etxola horretara eramango dira.

Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkateak-UTE-ak hasita ditu Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko hondeatzea, euste-horma altxatzea eta behin-behineko nasa prestatzeko lanak.

Enpresa esleipendunek Abeletxe kalean jada iragarrita zuten desbideratzea eta errei baten mozketa gauzatu dute, proiektuan aurreikusitako lanekin aurrera jarraitzeko.

Aipatu lanak bi faseetan gauzatuko dira eta horien xehapena ondokoa da:

  • 1ngo Fasea: hondeatzea, euste-horma altxatzea eta behin-behineko nasa prestatzea.
    • Irulitxa taberna dagoen eraikinetik Abeletxe auzora igotzeko bidegurutzera bitartean egingo da kalearen okupazioa. Trafikoarentzat errei bakarra utziko da, N-634 errepidera sartu eta irteera egiteko, hau da Iparragirre eta Batzoki ertzetik behera joateko. N-634 errepidetik sartu eta Abeletxerantz desbideratuko da trafikoa, Iparragirre kalea zeharkatu eta Batzoki ertzetik jarraitu ahal izateko Goienkalera joan nahi badugu. Afekzioa hiru hilabetez luzatuko dela aurreikusi. Planoan ikus xehetasuna.
  • 2n Fasea: hondeatzea, euste-horma altxatzea eta behin-behineko nasa prestatzea
    • Egoitzaren aurretik trenbide azpiko pasabide eta N-634 errepidera irteteko zatia okupatuko da bigarren fasean. Trafikoa erregulatzeko semaforoak jarriko dira, minutu erdiro aldizkako eta noranzko bakoitzari pasoa emango diotenak. Afekzioa hiru hilabetez luzatuko dela aurreikusi.

Lotura eta zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da