San Antonioko aparkalekua ia osorik itxiko da lanak bukatu bitartean
San Antonioko aparkalekua ia osorik itxiko eta zerbitzuz kanpo geratuko da, martxoak 4ko asteartetik aurrera eta obra bukatu bitartean, trenbidea bikoizteko eta geltoki berria egiteko lanen ondorioz. Aparkaleku horretako goiko aldea –Bizkaia Etorbideko 6,8,10, 10 Bis eta 12 Bis eraikinen atzeko aldea- zabalik eta zerbitzuan utziko da, nahiz eta aparkaleku kopurua zertxobait gutxituko den. Otsailaren 26ko asteartean Eusko Trenbide Sarearentzat lanean ari den enpresa esleipendunaren makinak goiko zonalde horretara sartuko dira, sarrera atzerantz bota eta hori zabalago egiteko, autoen sartu eta irteera errazte aldera.
aparkaleku zati horretara igotzeko maldak eta zonalde lauak bat egiten duten koskorrean egingo dira lanak, irtengune hori atzeratu eta autoen sartu eta irteera maniobrak errazteko xedez. Aparkalekuaren zati bat erabilerarik gabe utziko da, Bilboranzko norabidea daramaten trenek pasa daitezen prestatuko den behin-behineko zubia prestatu ahal izateko. Hori prest eta erabilgai dagoenean egun darabilgun harrizko zubi zaharra eraitsiko da mendian Eitzagara arte lur-azpitik joango den tunela prestatzeko.
Jarraian, obra gauzatzen ari diren enpresek bidali diguten eta xehetasun guztiak jasotzeen dituen planoa uzten dizuegu kontsultarako.
Eta baita SER Eibar Irrati katearen bidez zabaltzen ari garen soinu eta abisua ere, herritar guztiak gora-beheak ezagutu eta jakinaren gainean egon gaitezen.
- Aparkalekuaren okupazioa zehazten duen planoa(2. fasea)
- Aparkalekuaren okupazioa zehazten duen planoa(3. fasea)
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da