Aukerako produktuen azoka ostegunetik larunbatera bitartean herriko plazan

25.02.13
Gizartea

Elkartera bazkidetutako establezimenduek, ostegunetik larunbatera bitartean eta herriko plazan deskontu eta aukera bikainak eskainiko dituzte. Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) beste behin aukerei irteera emateko azoka antolatuko du hiru egunez. Ekimena dendarien establezimenduetan bertan gauzatuko da. Horren helburua udazken eta neguko denboraldiko generoari eta merkealdien azken egunetan oraindik saldu gabe dagoenari irteera ematea. Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean, hiru egun izango dira, aukera eta preziorik onenetan artikuluak eskuratu ahal izateko. Aukerako produktuen azokak ondoko ordutegia edukiko du: ostegun eta ostiralean, goizez 10:00etatik ordu 1 eta erdietara eta arratsaldez, lau eta erdietatik zortzietara bitartean. Larunbatean aldiz, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 2etara eta arratsaldez bost eta erdietatik gaueko bederatziak artean.

EMOEk azoka herriko plazara bueltatzea erabaki du, jendeak errazago duelako postu batetik bestera joatea. Azoka berriz ere antolatu da kontsumitzaileek oso harrera ona egiten dutelako. Azokak gure udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du. EMOEk kartelak argitaratu eta banatu ditu azokaren berri emateko. Azoka honetan guztira 12 establezimenduk parte hartuko dute, amaitzear dugun neguko produktuak eskaintzeko. Parte hartzaileen artean, gizonezko, emakumezko nahi haurren modakoak, oinetakoak, osagarriak, etxerako gauzak, etab... Edizioan parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Sagardui Poltsak, Cocoliso, Angela, Margel, Eva oinetakoak, Etxedreams koltxoi denda, Gutierrez, Dulce bebe Peques, Esteban Vieco eta Juana Mari.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu