Aukerako produktuen azoka goizean irekida eta jende ugari bildu du
Ermuan aukerako eta neguko produktuen azoka hasi da gaur goizean. Edizio berria herriko Orbe Kardinalaren plazan jarri da, karpa handi baten barne eta ostegunetik larunbatera bitartean egongo da zabalik. Azoka Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatu du Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren babesaz. Azokara elkarteko kide hamabi denda bildu dira. Horiek guztiak amaitzear dugun negualdiko produktuak eskaintzen dituzte. Azoka horretan ehungintza eta arropak daude, haur, gazte eta jaio berrienak, mertzeria-gaiak eta osagarriekin batera. Azokak bere ordutegi propioa izango du, goizez eta arratsaldez. Aukerako produktuen azokak ondoko ordutegia edukiko du: ostegun eta ostiralean, goizez 10:00etatik ordu 1 eta erdietara eta arratsaldez, lau eta erdietatik zortzietara bitartean. Larunbatean aldiz, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 2etara eta arratsaldez bost eta erdietatik gaueko bederatziak artean.
Ekimena gaur goizean ireki da eta herriko plazatik eta jarritako saltokietatik bisitari asko pasa dira. Goizean giro polita izan da, herritar eta erosle ugari bildu baitira. Horretarako, eguraldia lagun izatea, ateri egoteak eta aterpean egiteak ere lagundu egin du. Azokaren helburua udazken eta neguko denboraldiko generoari eta merkealdien azken egunetan oraindik saldu gabe dagoenari irteera ematea. Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean, hiru egun izango dira, aukera eta preziorik onenetan artikuluak eskuratu ahal izateko.
Ekimenean parte hartuko duten dendak ondorengo zerrendan jasotzen dira: Sagardui Poltsak, Cocoliso, Angela, Margel, Eva oinetakoak, Etxedreams koltxoi denda, Gutiérrez, Dulce bebe Peques, Esteban Vieco eta Juana Mari.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera