Elikagaien bankuak generoa iraunkorki biltzeko hiru leku finko izango ditu

08.03.13
Gizartea

Elikagaien bankuak eta gure herrian horretan jarduten duten boluntarioen sareak generoa jasotzeko hiru leku finko eta iraunkor izango dituzte. Azken abenduan elikagaiak biltzeko egin genuen deiari jende askok erantzun eta bildutakoaren kopuru handiaren ondoren, herritarrek beren solidaritate eta elkartasuna mantentzeko eta elikagaiak bertokoentzat urte osoan zehar ematen segitzeko interesa agertu digute. Hori horrela, eta elikagai bankuak gauzatzen duen asistentzi eta laguntza jarduera indartzeko beharra dagoela jakinik, Gurutze Gorriak eta gure udalak, generoa jasotzeko hiru leku finko eta iraunkor jartzea erabaki dugu.

Hiru puntu horietan nahi den generoa utzi ahal izango dute herritarrek goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean, lekuak ondorengo hauek izanik:

  • Gurutze Gorriaren egoitza (Gipuzkoa Etorbidea z/g, autobidera sartu eta irteteko puntuaren alboan).
  • Abiapuntu bulegoan (Kobentukoa 3ko eraikinaren etxabean)
  • Trebakuntza eta Enpresak sustatzeko Izarra Zentroan (Urtia industrialdean z/g, eraikin zaharrean).

Nolanahi ere, aurreratzen dizuegu abenduan egindakoari jarraiki urtean zehar elikagaiak biltzeko beste hainbat dei eta kanpaina zehatzak egingo ditugula. Hurrengoa, hain zuzen ere, martxoaren 20ko asteazkenean izango da. Kanpaina horren eta bere gora beheren berri zehatza emanen dizuegu egun gutxi barru, horretarako herriko peoretan ohar informatiboa jarriko baitugu.

Ermuarroi kanpainarekin bate egitera eta elikagai ez galkorrak (ortuariak kontserban, olioa, esnea, lekaleak, pasta, arroza, gailetak, eta abar…) ekartzera animatzen zaituztegu.

Lotutako albisteak

Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz