Uni Encounter jardunaldien IX. edizio hasiko da aste honetan

12.03.13
Hezkuntza

Uni Ermua-Eibar Institutuak informatikako eta Teknologia Berriei buruzko urteroko Jardunaldiak ospatuko ditu datorren astean. Edizioak bederatzigarrena beteko du. Jardunaldiok Uni-Encounter izenarekin ezagutzen dira eta bere egitaraura jolas, solasaldi-eztabaidak, eta trebakuntza jarduerak bildu dira. Jardunaldiok martxoaren 15etik 22ra gauzatuko dira. Egitarauak adituen doako hitzaldiak, tailerrak eta sarean txapelketak egitea aurreikusten ditu.

Aurtengoan, jokoez gain, "Gure webgunea nola hackeatu" edo "Droid izeneko aparailu bat (GPS bitartez gidatutako hegazkina) nola egin"... izango ditugu mintzagai, besteak beste, gure hitzaldien artean. Horrez gain, beste hainbat gauza on gehiago, euskaraz nahiz gazteleraz. Ez zarela etorriko? Zure kasa, zuk ikusi. Gaiak eta egitarauan jasotako edukietan interesik baduzu bertan ikusiko dugu elkar eta, ikastetxeko webgunean baita ere.

Informazioa gehiago uniencounter.iesunibhi.com webgunean eta jarraian pdf formatean uzten dizuegun egitarauan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da