Programazio lengoaiari eta Android sistema eragileari buruzko ikastaroa. Ikasterik nahi duzu?

13.03.13
Ekonomi Sustapena

Hirurogei langabetu trebatuko dira Ermua eta Mallabian, Eskualdeko 1ngo Enplegu Planaren baitan. Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lanbidek, 130.300 euro esleitu die udalei garapen ekonomikorako eta tokiko esparruan enplegua sortzeko proiektuak susta ditzaten. Planaren baitan enplegu eta trebakuntzako proiektuak, ekintzailetzakoak eta trebakuntza espezializatukoak garatuko ditugu. Proiektuok bi eremuren barne daude, lehena telekomunikazioak eta zuntz optikoa eta, bigarrena, mendekotasun egoeran dauden pertsonei zerbitzuak eskaintzekoa.

Enplegu eta trebakuntza atalean zabalik dago ikastaro interesgarri baterako izen emate aldia. Ikastaroak lan merkatura jauzia egiteko eta etorkizun erako aukera handiak emango ditu. Aipatu ikastaro horretan HTML 5.0 lengoaian programatzeko ezagutzak eta trebakuntza emango da, interneten edukiak eskaintzeko lengoaian hain zuzen ere. Eta baita Android sistema eragilean, 4.0 bertsioan, horren bidez euskarria eta funtzionaltasuna ematen zaielarik esku telefono edo ingelesezko smartphone hitzaz ezagutzen ditugun azken belaunaldiko terminalei. Ikastaroa egin ahal izango dute 15 pertsonek eta, oraindik, ez dira bete leku guztiak, hainbat hutsune dagoelako. Eskolak Izarra Centren emango dituzte Bilboko Consultec enpresatik etorriko zaizkigun adituek.

Ikastaroaren ezaugarri eta nondik norakoak

HTML 5 interneten programatzeko erabiltzen den lengoaia estandarraren azken bertsioa da, berri berriena. Indar handiaz jauzia egin du informatikara eta informatikako gailu eta esku telefonoetara, ‘apps’ izenaz ezagun ditugun aplikazioak garatzeko ezinbestekoa zaigularik gaur egun. Apple eta Google izan dira lengoaia berri honen sustatzaileak. Hasieran doakoa da, kode irekikoa eta malgua. Bere garapena oso azkarra da, interneteko nabigatzaileen barne baitago. Horrez gain, interaktibitatea eransten du. Daraman hedatze erritmo azkarra ikusita, etorkizunari begira irtenbide oso ona du; gaurko aplikazioen %80 HTML 5 lengoaian –edo horren zati batean- oinarritua baitago. Hori horrela, lan merkatuari dagokionez perspektiba oso onak ditu. Teknologia berrietan programatzen jakitea elementu gakoa izan daiteke egun jasotzen ari garen kririaldi sakonari aurre egiteko eta oraindik hazten ari diren lan merkatuetan aukerak izateko.

Android sistema eragileari dagokionez, esan behar horren bidez merkatuan saltzen diren esku telefono edo ingelesezko smartphone hitzaz ezagutzen ditugun azken belaunaldiko terminalak programatzen dira. Sistema eragilea Googlek garatu du eta fabrikatzaile ezberdinen esku jarri du. Androiden prestatu behar dira esku telefonoetan barrena dabiltzan programak eta beste hainbat aparailu elektronikoenak ere; esaterako Ermuko etxebizitzetara zuntz optikoa eramateko jarriko diren gailuetara et ahori ordenagailuekin eta telebistekin eta telefonoekin konektatzeko, beste hainbat gauzen artean.

Ikastaroa informatika gaietan edo elektronikan goi edo ertain mailako prestakuntza duten pertsonentzat pentsatuta dago. Nolanahi ere, oraindik plaza libreak geratzen dira eta horrelako ezagutzarik ez dutenek ere, aukera izango dute parte hartzeko. Aukera paregabea da trebatzeko eta lana aurkitu ahal izateko. Informa zaitez eta izena eman Toki Garapeneko Alorraren egoitzan, Torreta Etxean –Bizkaia etorbideko 15ean, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean, edota 943 17 91 51 telefono zenbakian. Anima zaitez!

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena