Elkartasuna: zailtasunak bizi dituzen familientzat elikagaiak jasotzeko dei berria
Udal Gizarte Ongizate Sailak eta Gurutze Gorriak elikagaiak bilduko dituzte bihar, bizi dugun krisialdi ekonomikoaren eragin zuzenaz eratorritako zailtasun direla eta –langabezian egoteagatik- kinka larrian dauden herriko familiei laguntzeko. Elikagai bilketa egun bakarrean egingo da, momentuz, eta herritarrok gure produktuak entregatu ahal izango ditugu Konbentukoa kaleko Abiapuntu bulegoan eta Gipuzkoa Etorbidearen 32ko Miguel de Unamuno Gizarte Zentroan. Produktuak arratsaldeko 4etatik 8etara bitartean entregatu ahal izango ditugu.
Ekimenaren sustatzaileek dei egin digute herritarroi, “gutariko bakoitzak ahal dugun neurrian” premia duten familia ermuarrekin bat egin eta lagundu dezagun gure ekarpen eta emariak konpartitzeko. Azkar galtzen ez den elikagaiak eramateko deia egin dute, esaterako olioa, esnea, lekaleak, pasta, arroza, gailetak eta abar…Ekimenaren bidez ‘Banco de alimentos’ fundazioaren lana sendotu eta elikagai kopuru ahalik eta handiena izan dezaten. Abenduan egin zen honelako lehenengo deia Ermuan elikagaiak bildu eta Ermuan bertan banatzeko eta herriak erantzun aparta eman zuen genero mordoa entregatuz.
Lotutako albisteak

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita