Hiritarrak garenez gero, haurrak ere informatu egiten gara

25.03.13
Ingurumena

Sallabente eta Eskolabarri ikastetxeetako ikasleek Abiapuntu bulegoan izan ziren aurreko astean hondakin organikoen bilketari buruzko zehetasunak ezagutzeko, gure udalerrian edukiontzi marroien hedapena egin Bautzen orain hilabete batzuk atzera.

Udal Teknikariek egitasmoarekin bat egin nahi duten familiek egin behar dutena eta nora etorri behar duten azaldu zieten. Bat egiten duten familiek ontzia bera jasoko dute Abiapuntun bertan eta, baita ere, ordezko poltsak jasotakoak amaitzen zaizkienean.

Gaztetxoen jakin-mina ase ezina denez, denetarik galdetu zuten. Zenbat familia dauden programan; giltza galduz gero zer geratzen den; edota hondakin organikoak eta plastikoak nahastuz gero galerarik badagoen. Horrela jakin zuten 1500 familiek parte hatu eta hondakinak noiznahi lagatzeko giltza dutela; horiek populakuntzaren %30 suposatzen dutela, hasieran aurreikusitakoaren bikoitza.

Ikasleak Abiapuntura etorri zaizkigu, Ikastetxeetan kontsumoaren eta Ingurumenaren arteko harremanak lantzen ari direlako Ingurumen Hezkuntza heziketaren barne.

Ikasleek faktore horien arteko harremanak zeintzuk diren aztertu eta ezagutu dituzte, gure eguneroko ohiturek ingurumenean eragin zuzena baitute. Imajinazio izugarria dutela agertu dute gaztetxoek, botatzen ditugun materialak birziklatuaz jostailuak egiteko gauza direla erakutsi baitute. Eta etxean plastikozkoen ordez ehunezko poltsak erabiltzeko konpromisoa agertu dute, CO2 gutxiago isurtzeko.

Urtean zehar, hauek egin bezala beste 200 ikaslek hartuko dute parte Ingurumen Hezkuntza Zerbitzuko tailerren bidez, zeinak aurten bere 20 urteurrena betetzen duen.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko