Aste Santua dela-eta, hainbat ospakizun egingo ditu parrokiak

26.03.13
Gizartea

Aurtengo Aste Santua hastear dago. Pertsona askorentzat hausnarketarako eta otoitz egiteko egunak dira eta, beste hainbatentzat, atseden egunak izango dira. Ermuan ez da prozesiorik izango, ez bizidunen pasiorik ez eta pausorik edo nazarenoz jantzitakorik ere. Nolanahi ere, eliza katolikoarentzat hain egun garrantzitsuak direnez kristau ermuarrek ez diote ekitaldi bereziak ospatzeari uko egingo. Iazkoan bezala parrokiak fededunentzako ekitaldi eta ospakizunak prestatu ditu, horiek programa batean jaso dituelarik.

Parrokiak azken urteetan egindako legez hainbat jarduera antolatu ditu. Jarduerak aurreko asteartean hasi ziren, taldeko penitentziarekin. Erramu igandeko mezak ere horren barne zeuden. Nolanahi ere, gauzarik gehienak eta garrantzitsuenak Aste Santuko egunetan gauzatuko dira, zeinari amaiera emango zaio, Pazkoa igandean. Parrokiak prestatutako egitarau hori, pdf formatoan eskaintzen dugu oso-osorik lasterbide honi eginiko loturaren bidez.

Helduek hainbat jarduera eta ekitaldi izango dituzte, nahi izanez gero behintzat. Datozen egunetarako jarduerak ondoren zerrendatzen ditugu:

  • Hilak 1, ostegun santua
    • 19:00etan: Jaunaren afaria.
    • 22:00etan: Ordu Santua.
  • Hilak 2, ostiral santua
    • 11:00etan: Gurutze bidea.
    • 17:00etan: Jaunaren pasio edo nekaldia
  • Hilak 3, larunbat santua
    • 22:00etan: Pazko-gaubeila.
  • Hilak 4, Pazko igandea
    • 12:30etan. Pazko igandeko meza

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita