Haurren minbiziaren ikerketara bideratzeko dirua bilduko da merkatu txiki solidario baten bidez
Herriko hainbat talde eta elkartek merkatu txiki solidarioa gauzatuko datorren asteburuan zehar. Merkatu txiki hori udal merkatu plazan kokatuta egonen da, lorak saltzeko behe solairuan zegoen postu ohian. Merkatu txikia ostiraletik igandera, apirilaren 5etik 7ra biak barne, egingo da. Ekimenaren helburua Alba Pérez Elkatearentzat dirua biltzea da, horrek Bartzelonako Sant Joan de Déu Ospitalean minbiziaren kontra ikertzen dabiltzan ekipoak finantzatzeko erabiltzen duelarik.
Antolatzaileek hainat produktu eskainiko dituzte hiru egunetan, esaterako, alezko apaingarriak, jostailuak, eskulanak, artisauzkoak, eta abar. Horietariko gehienak dohaintzan eman izan dituzte herritarrak, laguntzaileak eta eslkartekideak, ekimenarekin eta lortu nahi den helburuarekin bat eginez. Antolatzaileek dei egin diote Ermuko herriari egoera onean dauden eta behar dituzten produktu eta objektu berri nahi erabilitakoak eman diezazkiegun, salgai jar ditzaten dirua bildu ahal izateko.
Alba Pérez lau urte eta erdiko neskatilatxoa da, zeinak urte eta erdi zuenetik ‘Sarcoma de Edwing’ izeneko gaixotasun bitxi eta arraroaren kontra borrokan dagoena. Gaixotasun hori minbizi mota bat da. Gurasoek elkarte bat eratu zuten eta horri alabaren izena jarri zioten, elkartearen xedea oro har haurren minbizia ikertzeko eta konponbide bat aurkitzen saiatzeko eta, bereziki, alor horretan ikertzen diharduten San Joan de Déu ospitaleko lan taldeak finantzatzea. Eta baita ere, alor horretan ikertzen dute gainerako guztiak.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera