Geldo Kooperatibak ’Olañeta ahizpen’ lursailean BO 13 Etxebizitza eraikitzeko bazkide bila hasi
Geldo Kooperatibak ’Olañeta ahizpen’ lursailean BO hamahiru (13) Etxebizitzen eraikuntzan parte hartu eta bazkide izateko interesa izan dezaketen pertsonen bila hasi da. Horretarako hilabeteko epea zabaldu du. Etxebizitzak Ermuko 18. exekuzio unitatean altxatuko ditu, ‘Olañeta ahizpen’ lursailean, kooperatiba erregimenean eta horren barne izaera orokorrez. Hamahiru etxebizitzatatik bat minusbaliotasunik izan eta mugikortasun arazo iraunkorrak dituen pertsonentzat izango da. Gure udalbatzak eraikinean saldu gabe gera daitezkeen elementuak –aparkalekuak esaterako- gain hartuko ditu, ekimenari bultzada emateko, bazkideei zama hori arintzeko eta hainbat baldintzei oro har izaten diegun beldurra ezabatzeko. Hirigintza operazioa hori ''Gescovi'' enpresak kudeatuko du, zeinak 20 urte luzeko eskarmentua duen kooperatiba erregimenean etxebizitzak egiten. Enpresa bizkaitarra proiektu guztiaren kudeaketaz arduratuko da, aholkularitza tekniko eta juridikoaz eta enpresa kudeaketa. Bazkide egin nahi dutenek 750 euroko ekarpena egin beharko dute Kooperatibako kapital sozial gisa.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak onartutakoari jarraiki, etxebizitzen eta horri loturiko eranskinen prezioak azalera erabilgarria bider indarrean dauden moduluan biderkatzetik aterako dira. Etxebizitzok esleitzeko prozeduran parte hartzeagatik ez zaio derrigorrezko ekarpenik egin beharko sozietate kooperatiboari. Ordainketa moduak, 39/2008 Dekretuaren 26. artikuluan jasotakoak izango dira, horretan jasotakoaren arabera eskriturak egin aurretik etxebizitzaren %20a eta horri loturiko eranskinen balioaren %40 eman beharko direlarik. Diru ekarpen horiekin lurra erosiko da. Gainerako zenbatekoei aurre egingo zaie hitzartutako hipoteka-maileguen bidez.
Proimersak Ermuan etxebizitza lortzeko interesa agertu eta Etxebiden inskribaturik dauden guztiei eskutitza bidali die
Eusko Jaurlaritza Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOEak) esleitzeko eskatzen dituen baldintzez gain, interesdunek bi gauza bete beharko dituzte. Lehena, Ermuan erroldatua egotea izena emateko epea ireki baino bi urte lehenagotik. Eta bigarrena, pertsona kaudimentsua dela eta etxebizitzaren gastuei aurre egiteko behar besteko diru-sarrera dituela. Horiek egiaztatzeko erakunde finantzarioak luzaturiko ziurtagiria, udaletxean luzaturiko erroldatze ziurtagiria eta NANaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte inskribatu nahi dutenek. Proimersa udal sozietate publikoak Ermuan etxebizitza lortzeko interesa agertu eta EJren Etxebiden inskribaturik dauden guztiei eskutitza bidali die, sustapen honen berri emanez.
Bazkide egiteko eskabideak aurkezteko epea astelehenean hasi zen eta maiatzaren 3ko eguerdiko 12etan itxiko da. Interesdunek eskabideak Izarra Centre eraikineko 1ngo pisuan dagoen bulegoan eskura aurkez ditzakete, edo posta zerbitzuaren bidez kooperatibaren egoitza sozialera eraman -Sabino Arana Etorbideko 12 etxabera bidali, 48940 PK, Leioa- . Eskabideok astelehenetik ostegunera eta goizeko 10etatik 12etara bitartean aurkeztu ahalko dira. Argibide gehiagorako bi bide daude; 94 480 31 48 telefono zenbakira deitzea eta jasone@gescovi.es posta elektronikora idaztea.
Bazkide izan nahi dituzten eskabide kopurua eraikiko diren etxebizitza baino handiagoa bada, notarioaren aurreko zozketa egingo da, Babes Ofizialeko Etxebizitzak esleitzeko prozeduran eta 2008ko apirilaren 16ko aginduan jarritakoa betez.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da