Establezimendu txikietan erosteak, handi egiten zaitu

11.04.13
Gizartea

San Pelaio auzora daramatzaten kaleak eta inguruak pintxo-pintxo daude, oso erakargarri. Diputazio, Etxarte zeharbide eta Zearkalen kolore eta freskotasuna da nagusi, udaberriko urtaroarekin bat –hainbat egunetan oraindik negua dirudien arren-. Kale horietako hainbat kafetegi eta dendek ekintza bat hasi berri dute aste honetan, ahal den neurrian, hirugarren sektore honetan lan egiten eta zerbitzuek eskaintzen dituzten establezimendu ugariak ageri jartzeko. Atzotik lokalen aurrean lorontzi gorri ikusgarriak dituzte jarrita, kolore bereko geranio landare loratu batekin. Apaingarriak oharra ere badute eta horretan ondorengo esaldia irakurri dezakegu: ‘Herriko establezimendu txikietan erosteak handi egiten zaitu’. Leloak hubirleko eta herriko establezimenduen aldeko apustua eginen du, merkataritza larri baitabil, oro har herritarrok bizi dugun egoera gordinaren isla, diru-sarrerak gutxitu zaizkigulako eta, ondorioz, gizarteko ekonomi fluxuak moteldu izan direlako.

Ekintza honekin eta ikusmenaren zentzuaz baliatuz zoriontasuna eta esperantza mezua zabaldu nahi dute, gauzak egiteko eta lanean segitzeko gogoa dutela azpimarratuz, etsipena nagusi den une honetan. Taldea denetariko establezimenduek osatzen dute:estetika, ile-apaindegi, oinetako, kafetegi, taberna, etxetresna, lora, urdaitegi, bidai, pintura, argi, akademi eta dekoraziokoak baitaude. Probaleku kalean dauden hainbatek ere gustukotzat jo eta bat egiteko asmoa adierazi dute. Paratideek lankidetza bide berriak urratzeko prest daude; zozketak, opariak eta abar… jarduera eta kanpaina berriak abiarazi eta elkarrekin egiteko prest, merkatuan leku izateko, bezeroen erreferentzia izateko eta eginen duten lan eta zerbitzua balioan jartzeko.

Parte hartzen ari diren askok Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza elkarteko kide dira, baina jarduera honek ez du zerikusirik EMOErekin, hortik kanpo prestatu baita. Taldeak komenigarritzat jotzen du Zubiaurre eta plazaz gain hirugarren sektoreko establezimendu ugari dagoen zonaldeetan, baita jarduerak eta ekimenak egitea ere, hirigune erdian egiteko egun nagusi den joera nagusia gaindituz.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita