Bidasoa Activa-Bizirik conoce las politicas de innovación de la entidad

02.05.13
Ekonomi Sustapena

Irun eta Hondarribiko udalek sustatutako Bidasoa Aktiba-Bidasoa Bizirik, Txingudi badiako eskualdea garatzeko agentziako taldea Ermuan izan da. Taldearen buru Maribel Lorenzo arduradun orokorra etorri zen, bere zuzendaritza taldeko kideekin batera Ekonomia saileko Silvia Istillarte, Enplegu alorreko Alfonso Gurpegui, eta autoemplegu ataleko Javier Gomezekin, hain zuzen. Herriko Alkate Carlos Totorikarekin batera taldeak Izarra Centre bisitatu eta ezagutu zuen. Alkatearekin bat Toki-garapen eta Langile Kudeaketako zuzendari, Rosalia Herrera, eta alorreko berrikuntza teknikari Pedro Sánchez, egon ziren.

Instalakuntza ezagutu ondoren taldea solasaldira bildu zen, berrikuntza eremuan gure herrian jarraitu dugun bidea sakonkiago ezagutzeko. Totorikaren esanetan Udal erakunde guztia hala zinegotziek nola langileek berrikuntza eta sorkuntza bere egina izatea garrantzitsua da, heziketa, berrikuntza eta sormenarekin konprometituta dauden erakundea lortu nahi bada. Unearekin zerikusia duenez gero, udal aurrekontu parte-hartzailea izateko egingo dugun ahalegina azaldu zuen, zeina 2014ri begira sakonduko duena. Agintariak eskerrak eman zizkien etorritakoei ‘Abiapuntu’ bulegoa diseinatzen genbiltzanean Irunera joan eta bertan eman ziguten laguntza eta babesagatik. Iruneko esperientzia oinarritzat hartu baitugu. Totorikak uste du udalerrien arteko lankidetza areagotu beharko genukeela ezagutza partekatu eta herritarron bizi-kalitatea hobetzeko, eta hori litzakeela toki-entitateen zeregin behinena.

Ermuko teknikari eta lankideen esanetan oso garrantzitsua da baliabideek edukitzea, batetik, erantsitako balioaz dakitenek herrian mantendu ahal izateko, ekin eta gizarteari beren ekarpena egiteko. Eta bestetik, programa egokiak osatu ahal izateko goraldi ekonomikoa izandako urteetan irakaskuntza sistematik azkarregi atera eta lanera joan zirenak, hobe prestatu, hezi eta berreskuratzeko, bizimodu sozial eta ekonomiko normalizatuan manten daitezen, bazterrean geratzeko arriskua alde batera utzita.

Bidasoa Bizirik agentziako taldea beren misioaren inguruko hausnarketa egiten ari da, hori birdefinitu, zabaldu eta hango herritarrentzat zerbitzu bikainak eskaintzeko asmoz. Iparraldearekin muga direla gogoratu eta abiadura handiko zuntz-optikako sare neutroarengan interesaturik agertu ziren, jarduera ekonomikoaren eta ikasketa-heziketaren tiratzaile izango delakoan, oro har herritar guztion onurarako eta, bereziki, enpresa eta puntako azpiegitura izango duen udalerrirako. Ermuko ordezkariek gazteen artean ekintzailetza eta sormena sustatzeko asmoz herrian gauzatzen ditugun jarduera eta lehiaketen berri eman zieten. Hori guztia, herrian bertan etengabe ekin eta ikasteko kultura errotzeko, mundua gero eta lehiakorragoa denez, hiriburutik urrutik geratzen den gurea bezalako herrian zerbait gehiago eskaini behar baitu, erakargarri izateko enpresa eta pertsonentzat.

Bilera amaitu baino lehen, esperientzia eta ezagutza partekatzen jarraitzeko konpromisoa agertu zuten bildutakoek, eskualde bietarako eta herritarrendako aukera ona izango delakoan. Europa eta mundu ekonomiaren testuinguruan elkarlana sarea ezinbestekotzat jo baitzuten, sortzeko askatasuna, berrikuntza eta imajinazioa oinarri izanda.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik