San Pelayo ikastetxeak ‘Europaren eguna’ ospatuko

16.05.13
Hezkuntza

1950eko maiatzaren 9an, Robert Schuman Europa antolatu bat egituratzeko proposamena aurkeztu zuen, antolatu izatea baitzen harreman baketsuen ezinbesteko oinarria. Proposamen hura ‘Schuman adierazpena’ bezala ezaguna da eta egungo Europako Batasuna sortzeko hazia kontsideratzen da. Maiatzaren 9a Europako sinbolo bihurtu da, bandera, himnoa, leloa, edo moneta bakarra (euroa) bezala, eta horiek guztiek identifikatzen dute Europako Batasuna eta entitatearen politika anitzak.

Hori horrela, eta azken urteetako lege eta ohiturari jarraiki San Pelayo ikastetxeak Europako eguna ospatu du biharko egunean. Ospakizunean Europako legebiltzarkide Eider Gardiazabal eta herriko alkate Carlos Totorika izan dira, hezkuntza erkidegoko guraso, irakasle eta ikasleekin bat egiten. Egunean zehar hainbat jarduera gauzatuko dituzte ‘ Europako herrialdeen inguruan egindako lanak agerian jartzeko. Goizekoak Lehen Hezkuntzakoentzat izango dira eta arratsaldekoak DBHkoentzat.

Jarraian eguneko gidoia uzten dizuegu, bertan zehazturik baitaude jarduerak eta bakoitzaren ordutegia.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka