Zumaiako Flysch-a eta Geoparkea bisitatzeko txangoa, familientzat

07.06.13
Ingurumena

Udal honek udalerriko ikastetxeei eskaintzen dien Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren ibilbidea 20. urtea bete du aurtengo ikasturtean zehar. Urteurrena dela eta, hainbat ospakizun prestatu eta gauzatu ditugu. Zerbitzu honekin lankidetzan aritu diren irakasle eta ikasleekin izan ditugun esperientzia on eta positiboez betetako 20 urteon ondoren. Hori horrela, oraingo honetan udalerriko familia guztiei zabalik dagoen irteera geologiko bat proposatzen dizuegu datorren asterako, Zumaiara Facies Flysch delakoa ikustera joateko.

Lurrak, zuhaitz zaharrek enborrean bezala, bere iraganaren memoria gordetzen du. Paisaien, harkaitzen eta fosilen irakurketaren bidez deszifratzea abentura zoragarria da. Euskal Kostaldeko Geoparkean planetaren eta gizakiaren historiako hainbat kapitulu biltzen dira, baita bestelako ezaugarri natural eta kulturalak ere. Bertan, gure historian eta denbora geologikoan barna ibilbide liluragarri batean murgiltzeko. Euskal Kostaldeko Geoparkeak mundu berriak ditu deskubritzeko, haien artean flyscha.

Oraingo honetan udalerriko familia guztiei zabalik dagoen irteera geologiko bat proposatzen dizuegu ekainaren 15eko larunbaterako, Zumaiara Facies Flysch delakoa ikustera joateko.

Irteera horretan bi elkargune izango dira:

  • Lehenengo elkargunea Tren-geltokian izango da, ekainaren 15ean, 8:45ean. Handik trenean joango gara Zumaiaraino, gero flisch-a ikustera joateko. Trenaren joan-etorria bisitan doazenen kontura joango da.
  • Bigarren elkargunea, Zumaiara trenez ez doazenentzat, 10:15ean izango da, Zumaiako portu inguruan, egurrezko zubiaren ondoan.
  • Handik hondartza aldera joango gara denok, eta bertan Facies Flysch-aren aspektu geologikorik garrantzitsuenak azalduko dira.
Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
08.07.25
Euskadin tigre-eltxoa zaintzeko eta detektatzeko programa aktibatu da

Ermuan intsektuaren arrautza oso gutxi aurkitu dira, baina lagundu egin behar dugu eta ez dugu ura pilatzen utzi behar
Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
29.05.25