Ingurumenaren nazioarteko egunean aurkeztu zen ‘Lur Denok’ proiektua

19.06.13
Ingurumena

Lur-denok proiektuaren aurkezpen ekitaldia izan genuen Ermuko Lobiano Kultugunean, Ingurumenaren nazioarteko Egunean. Lur-denok elikagaien –ortuari eta barazkien ekoizpen ekologikoa lantzen duen proiektua da, baratzeetan oinarriturik dagoena eta aurkezpen ekitaldia Ingurumen Heziketako udal Zerbitzuak 20. urteurrena bete izangatiko ospakizunen barne txertatu da.

Carlos Totorika alkateak hitzaldiaren aurkezpena egin zuen. Harekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Ingurugelako zuzendaria, Angelica San Martin, egon zen. Ingurugela Ingurumen Heziketarako Euskal Zerbitzua da.

Hitzaldira hogeita hamar bat pertsona bertaratu ziren, Mikel Rubiralta nekazal-ingeniariaren hitzak eta azalpenak entzuteko. Lur-denok S.M.ko kideak enpresaren proiektua aurkeztu zuen.

Lur denok S.M. Ner group barruan agertzen den lehen enpresa-ekimena da. Euskal Herriko baratzeetan landutako produktu edo elikagai ekologikoen ekoizpenera eta banaketara zuzendutako jarduera duena. Bazkideek kide izateko kapitala jartzen dute. Enpresak abandonaturik zeuden lurrak berreskuratu eta lantzen ditu produktu ekologikoak ekoizteko, horiek bazkideen artean edo dituen frankizietan banatzeko xedez.

Une honetan ortua dute Astigarragan eta Bizkaiko Lurralde Historikoan bigarren bat jartzeko lanean ari dira buru-belarri.

Argibide gehiagorako kontsultatu enpresaren webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da