Ermua INNPULSO sareko Zuzendaritza Kontseiluaren kide, zeinaren presidentzia Barakaldok eta Mostolesek izango bi urtez

27.06.13
Ekonomi Sustapena

Barakaldo eta Mostoleseko udalek INNPULSO sareko organo gorena zuzenduko dute datozen bi urteetan, sari hori jaso eta kide diren 47 udalerrien izenean. Donostia, Valentzia, Caceres, Rivas Vaciamadrid, Ermua eta Alacant-eko Benilloba udalek Zuzendaritza Batzordeko kide dira baita ere. Zientzia eta Berrikuntza Hirien INPULSO sarearen Zuzendaritza Batzorde berria atzokoan eratu zen Barakaldoko Clara Campoamor gizarte zentroan eginiko ekitaldian. Horretan organo gorena osatzen duten udaletako ordezkariek izan ziren, adierazitako Mostoles, Donostia, Valentzia, Caceres, Rivas Vaciamadrid, Ermua, Benilloba (Alacant) eta anfitrioi hiriarekin batera. Ermuaren izenean eta ordezkaritzan herriko alkate Carlos Totorika eta Tokiko Garapen Alorreko eta Langileriako zuzendari, Rosalia Herrera izan ziren bertan.

Barakaldok eta Mostolesek dute Sarearen Zuzendaritza Kontseiluaren presidentzia hiri biek aurkeztutako hautagaitza adostasunez erabaki baitzuten partaideen irailaren 13an egindako bileran. Hurrengo bi urteotan, Barakaldo eta Mostoles izango dira INNPULSO sarearen ordezkariak, beraz, beraiek egin beharko dituzte osoko bileretarako deiak, bai eta eztabaidak zuzendu eta erabakiak betearazi ere.

Lan egitaraua 2013. urterako

Zuzendaritza Batzordearen lehen bilera honetan 2013. urterako lan-egitarauaren berri ere eman da. Inguraldeko presidenteak, Alfontso Gartziak eta EMTESAren –Mostoleseko Udalak Ekonomi Sustapenerako duen Enpresaren- gerenteak aurtengo urtean egingo dituzten jarduera eta lan ildoak aurkeztu dituzte. Besteak beste, “finantzazio eredu berritzailetan, enpresa ehuna sustatzeko ahaleginean pertsona ekintzaileengan arreta berezia jarrita eta udala berritzeko ereduetan” jardungo dutela aurreratuz.

Jarduera zehatzak gauzatze aldera hiru lantalde berezi eratuko dituzte. Talde horiek izango dituzten helburuen artean; proiektu ezberdinak finantzatzeko eredu berritzaileei bultzada ematea, enpresa txiki eta ertain (ETEak) berritzaile berriak garatzea eta udalerriak modu berritzaile batez kudeatzeko sistema ezartzea izango direlarik.

Horrez gain, lurraldeko lan bilerak egingo dituztela iragarri dute, baliodun informazioa partekatzeko eta lankidetzan jardín ahal izateko harremanak eratzeko xedez, batez ere, berezitasun adimentsuen estrategiekin zerikusia duten jardueretan.

Zer da INNPULSO sarea?

Espainiako Gobernuak ematen duen ’Zientzia eta Berrikuntzaren saria’ jaso izan duten 47 zazpi udalerrik osatzen dute INPULSO sarea. Sarearen helburu nagusia da udalen arteko harreman sendotzea eta zientzia eta berrikuntza alorrean proiektuak gauzatu ahal izateko ideiak elkartrukatzea.

Innpulso sarean hiru urtez lanean jardun behar da, izendapena indarrean izango den denbora bera, azken hori berritu ahal izango delarik edo ez, hori mantentzeko osagarri egin den edo egin ez denaren arabera.

Innpulso sarearen kide izateak hainbat onura eta laguntza ekarriko dizkie udalerriei I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuan. Esaterako, instalazio zientifiko eta teknologikoak kokatzeko lehentasuna edukitzea, Estatuarenak izan edo horretan parte hartzen duenetan. Baita ere, Ikerketa eta Erakunde Publikoen kongresu eta mintegiak ospatzeko egoitza izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena