Izelaietako atzealdeko eraikina eraispentzeko lanak hasi dira

22.08.13
Hirigintza

Izelaieta 10 zenbakian dagoen eraikina eraispentzeko lanak gaur hasi dira. Gero, gainerako lurzorua egiaztatu nahi da eta azkenik lurzorua berreskuratu nahi da berdegunea bihurtzeko. Construcciones Lasuen S.A. enpresak burutuko du proiektua eta lanen balioa 33.366,44 eurokoa da. Aurreikusita dagoen epea lanak bukatzeko bi hilabatekoa da. Horrela, datorren urriaren 18an lanak amaituta geratuko dira konplikaziorik egon ezean.

Alor Teknikoak esan duen arabera gaur aldea hesitu egingo da eta aldi berean hondakinak kentzeko lanak eskuz egingo dira. Datorren asteartea eraikina eraispentzeko lanak hasiko dira. Enpresaren helburua da datorren ostiralerako eraikina eraitsitzea eta aldea garbia egotea lurzoruaren analisi-lanak hasteko.


Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke