Ermuan eraikitzen ari diren 57 zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedura abian

29.08.13
Hirigintza

Eusko Jaurlaritzak abian du Ermuan eraikitzen ari dituen 57 zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedura. Bizitoki horiek pertsona edo bizikidetza-unitateentzat izango dira, gazte eta 30 urtetik beherakoek lehentasuna izango dutelarik. Bizitokiak Abeletxe auzo eta sektorean eraikitzen ari dira eta oso aurreratuak daude, izan ere datorren 2014 erabiltzeko prest izango direla aurreikusita baitago. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak prozesua irekitzearen berri ematen zuen iragarkia argitara eman zuen ekainaren amaieran. Iragarkian baldintzen berri eta deialdira atxikitzeko eskabidea irailaren 30etik urriaren 14 bitarteko epean –biak barne- aurkeztu behar dela dio, hori Sailak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu behar delarik. Eta aukera izanen dugu baita Ermuan bertan egiteko, herritarrak Atenditzeko Bulegoan, ''Abiapuntun'', eusko Jaurlaritzarekin hitzartuta baitagu lehiatila bakar gisa funtzionatzeko, herritarrok desplazamendurik egin behar izan ez dezagun. Pertsona edo bizikidetza-unitate eskatzaileek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribaturik egon behar dute.

57 bizitokiek Euskal Herriko Autonomi Erkidegoarenak dira eta logela bat dute. Zuzkidura-bizitokiak epe batez lagako zaizkie esleipendunei. Denbora erreferentzia hilerokoa izango da, gehienez urtebete baterako, eskuratu ahal izango dena, eta epe hori urtero luzatu ahal izango da lau alditan. Erabiltzaileek kanon bat ordaindu beharko dute hilero bakoitzaren egoera eta diru-sarreren arabera zehaztuko delarik.

Ebazpenean jasotzen diren baldintza nagusien laburpena

  • Esleipen prozeduran honako pertsona edo bizikidetza-unitate hauek parte hartu ahal izango dute: agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairu-araubidean izena emanda daudenek, betiere hurrengo paragrafoetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
  • Izena emateko eskabidean aukeratutako udalerrietako bat Ermua izan beharko da.
  • Zuzkidura-bizitokiaren titular izango direnetako batek Ermuan erroldatuta egon beharko du, prozedurari hasiera emateko agindu hau argitaratzen den eguna baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.
  • Udalerriko 30 urtetik beherako gazteak lehentasunezko hartzaileak izango dira prozeduran.
  • Eskatzaileek egiaztatu beharko dute 2011. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ez direla 3.000 euro baino txikiagoak, ez eta 39.000 euro baino handiagoak ere. Mugikortasun mugatua edo desgaitasun psikikoa izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.
  • Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute Bizkaiko Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan, 2013ko irailaren 30etik urriaren 14ra bitartean bitartean (biak barne).
  • Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, zuzkidura-bizitoki esleipenak eta itxarote-zerrendak honako toki hauetan argitaratuko dira: Zuzenean-Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren iragarki-oholetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da