Izelaieta kaleko 10. eraikinaren atzeko gehigarria desagertzear dago

30.08.13
Hirigintza

Izelaieta kaleko 10. eraikinaren atzeko aldean eraikitako gehigarria eta Valdespina Markesaren parkeko zatia hartzen zuena desagertzear dago. Construcciones Lasuen S.A.k eraitsi egin du aste honetan zehar, aurreikusitako lan-ildoari jarraiki. Lenenengo uralitazko teilatua eta horren euskarria desmuntatu dute eskuz eta makineriarik gabe; jarraian aurrez ekoiztutako bloke eta materiala eraitsi dute. Une honetan eraikinaren oinarri edo zolari aurre egiten ari dira eta hondarrak erretiratu ondoren, industri erabilera izan duen lurra aztertuko du, errekuperatu eta berdegune batean lagatzeko.

Lana 33.366,44 eurotan esleitu zaio enpresari eta horiek egiteko bi hilabeteko epea izango duenez, urriaren erdialderako guztia amaituta izatea aurreikusita dago. Inolako gorabeherarik izaten ez bada behintzat. Segurtasun arrazoiak direla-eta, hesiak jarri dira zonaldean inor ez sartzeko, horiek hondakinak kendu ondoren erretiratuko direlarik. Enpresak errausketa gaurkoan, abuztuaren 30eko ostiralean, amaitzea espero du, ondoren lurra analizatzen hasiko delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke