Ermua eta etxebizitza alokairuan hautatua duten eskatzaileekin harremanetan jarriko da Etxebide, Abeletxeko bizitokien prozesuaren baitan

06.09.13
Hirigintza

Inskribatu eta gainerako izapideak herriko Abiapuntu bulegoan egin ahal izango ditugu, beste inora joan beharrik gabe, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenari esker.

Bere momentuan Ermuaren eta etxebizitza alokairuan hartzearen aldeko erabakia hartu zuten eskatzaileekin harremanetan jarriko da Etxebide, Abeletxen eraikitzen diren 57 bizitokiak eslitzeko prozesuaren baitan. Etxebizitzaren euskal Zerbitzuak irailean zehar eskutitza bidaliko die bere egunean Ermuaren eta alokairuko etxebizitza hartzearen aldeko erabakia egin zuten pertsonei, aldez aurretik betetakoa giria erantsiz, jasotzaileek ados egon eta promozio horretan parte hartzeko interesik badute sina eta bueltatu beharko dutena. Eskutitz hartzaileek lau bide dituzte sinatutako idatzia Etxebideri bueltatzeko, hain zuen ere, postaz bidaltzea –ziurtagiriz eta jaso izanarekin egitea gomendatzen da-; on-lineko bideaz baliatzea, edo eskura eramatea, herrian eta Konbentukua kalean dugun Abiapuntu bulegora eraman eta entregatuaz edota gauza bera eginez Etxebizitza Sailak Gran Via 85ean duen Lurralde Ordezkaritza bulegoan. Agiria sinatua bueltatzeak promozioan parte hartzeko prest eta ados daudela adierazi nahiko du eta, hori ez egiteak, aldiz kontrakoa, promozioari uko egiten diotela hain zuen ere. Ondoren, eskabide aurkeztu beharko dute irailaren 30etik urriaren 14ra bitarteko epean, biak barne.

Alokairuen kasuan araudi aldaketa egin zen iaz eta, une honetan, etxebizitza edo bizitokiak ez dira zozketa bidez esleitzen baizik eta baremazioa egiten da. Hori horrela, espedientearen antzinatasuna, eskatzaileek erroldan duten egoera, bizitza-unitatearen egoera, diru-sarrerak, eta beste hainbat gauza kontutan hartzen dira. Baldintza guztiak Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraio Sailburuaren 4811 Aginduan, urriaren 15ekoan, zehazten dira, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoan. Agindu hori 2012ko urriaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 211. alean argitaratu zen.

Abeletxeko 57 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari hasiera eman zion, Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuaren 2887 Aginduak, ekainaren 14koak. Agindu hori 2013ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 120. alean argitaratu zen.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke