Ekitaldek lur kutsatu eta hirigintza aztertuko du, Izarra Centren egingo duen hirugarren bilera ibiltarian

16.09.13
Hirigintza

Hirigintza eta Ingurugiro alorretako hogeita bost bat teknikarik lan saioa gauzatuko dute bihar gure herriko eraikin teknologiko eta enpresa hazitegian, Izarra Centren, kutsatutako lurren araudia eta horiek garatzeko hirigintza aurreikusita dauden prozedurak praktikoki uztartzearen inguruko hausnarketan sakontzeko.

Udalsarea 21 agendaren baitan udaletako, Ihobeko eta Eusko Jaurlaritzako teknikari taldeak gauzatzen dituzten bilera ibiltari eta tematikoa gauzatuko dute bihar Ermuan, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Taldea Udalsarea 21- Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea baitan txertatzen da, zeina euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, ekintza planak betearaztea sustatzen dituena. Eguneko gai-zerrenda eta programa zuzeneko lasterbidez uzten dizuegu.

Lan talde zehatz hau Ihobe erakundeak antzemandako beharrari erantzuteko eratu zen. Bere jatorrian legeria ezberdinen arteko koordinazioaren beharra dago, kasu honetan lurraren legearen eta kutsatutakoen araudiaren artean, eta legegileak horiek biek aplikatzen dituzten administrazioen iritzia ezagutzearen inguruko komenigarritasuna. Premia hori aurreko hainbat batzarretan mahaigaineratu izan da. Biharko saioan legeotan aurkeztu izan dituzten disfuntzioak alderatu eta komunean jarriko dituzte, konponbideak izan daitezkeenak identifikatu eta baieztatu eta, etorkizunari begira legeotan txertatu beharko liratekeen hobekuntza edo egokitzapenak.

Ekitaldea kutsatutako lurzoru eta hirigintzaren arloetako (plangintza, kudeaketa eta diziplina) legediko prozeduren arteko disfuntzioei buruzko eztabaida eta kontraste foroa da. Bilera Udalsarea 21eko kide diren udaleko eta eskualdeko langileria teknikoari dago zuzenduta. Hain zuzen, hirigintza edota honen eta kutsatutako lurzoruen arteko erlazioen arloan lan egiten ari denari. Biharkoa hirugarren bilera da, aurreko biak Bilbo eta Durango egin baitziren, hurrenez hurren.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da