Oinez eta bizikletaz eskolara, Europako Mugikortasunaren Astean

16.09.13
Ingurumena

Aldibereko bi jarduera gauzatuko ditugu Ermuan gaur hasi berri dugun Europako Mugikortasunaren Astea honetan, ikasle gaztetxoek eskolara oinez eta bizikletaz joaterik izan dezaten. Mugikortasun Jasangarriaren Europako Asteak gaiari buruz oihartzunik handiena duen kanpaina da munduan. Aurten "aire garbiagoaren alde mugi zaitez!" leloa jarri zaio. Ekimenean gaur egun pertsonalki inplikatzeko eskatzen zaigu, mugikortasunaren inguruan egunero hartzen ditugun erabakiekin etorkizunari lagundu eta arnasten dugun airearen kalitatea hobe izateko. Jarduerak libreak dira eta nahi duen guztiak eta helburuarekin bat egiten duenak parte hartu dezake.

’Oinez eskolara’ jarduera: Eskolabarri ikastetxeak abian jarri du gaur, ikasleek autonomiaz eskolara bakarrik joaten ikas dezaten. Aste honetan segurtasuna sendotu egin da bidean guraso eta boluntarioak egongo baitira laguntzeko. Horregatik, familiei deia egin die inplikatu eta seme eta alabei bakarri keta lagunekin bat joaten utz diezaieten.

’Bizikletaz eskolara’ jarduera, Sallabente ikastetxean. Hogeina haurrek parte hartu dute gaur San Antonio auzotik Sallabente ikastetxera arteko bizikletaz egin den ibilbidean. Herriko Txirrindulari elkarteak bate gin du ekimenarekin eta masajista eta mekanikoa bertan izan dira parte hartu eta laguntzeko. Izan ere, bigarrenak azken orduko gorabeheraren bate do besteri aurre gin behar izan dio. Ekimenari esker, bizikleta erabiltzeak onura bat baino gehiago ekarriko digula antzeman izan dugu gaur goizean, trafikoaz alderatuta. Parte hartu duten gazteek hainbat esaldi eta lelo zintzilik eraman dituzte garraiobideen artean elkar ulertu eta errespetatu beharra dagoela aldarrikatuz, galtzada guztiontzat baita. Bizikleta erabilita aire garbi eta osasungarriagoa izango dugula agerian utzi dute.

Ekimen hauekin bat egin nahi duten pertsona guztiak ongietorriak izango dira. Oinez igotzeko Goienkaletik abiatuko dira, goizeko 8:45etatik aurrera eta bizikletaz joateko, Errotabarriko parkean elkartuko dira 8:30etan, San Antonio 634 errepidea hartu eta ikastetxera abiatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan