Europako Mugikortasunaren Asteko jarduerak parte hartze sendoaz amaitu dira

20.09.13
Ingurumena

Europako Mugikortasunaren Asteak berea eman du. Ingurumen alorrak antolaturiko jarduerak erantzun eta parte hartze ona izan dute gaur itxi den edizioan. Astean zehar gauzaturiko jarduera nagusiak bi izan dira; ‘Oinez eskolara’, Eskolabarri ikastetxean eta ‘Bizikletaz eskolara’, Sallabente ikastetxean, hurrenez hurren. Ibilbideak astelehenetik ostiralera bitartean egin dira eta horiekin bat egin izan dute guraso irakasle eta zaletuen kopuru ederra. Gaur goizean Sallabente ikastetxeko ekimenarekin bat egin dute Aitor Hernández, Aitor Gáldos eta Pedro Horrillo txirrindulari profesionalek, Totorika alkateak, Txirrindulari Elkarteko buru eta arduradun Alberto Lasuenek, eta taldeko masajistak eta mekanikoak baita ere. Eta udaltzain agenteak, motorraz eta bizikletaz. Azken laurek asteko egun guztietan hartu dute parte, ateri edo euria izan arren.

Jarduerei amaiera emateko egun honetan jai giroa izan da nagusi. Antolakuntzak helio gasez beteriko koloredun puxikak banatu izan dituzte, horietan aldarrikapen izan dituzten leloak irakur zitezkeelarik, besteak beste: errepidea guztiona da; nik energia alternatiboa naiz; espaloiak oinezkoentzat dira, edo aire garbia nahi dut…Gaur txirrindulariek osatu duten tropela handiena izan da, aurrekoetan baino parte hartze gehiago izan baita, berrogeita hamar pertsonetik hurbil bete baitute San Antonio auzotik ikastetxera arteko ibilbidea. Hainbat partaidek ume txikiek eraman dituzte atzeko aulkitxoan.

mugikortasunaren aste honen barne Udaltzain agenteek bizikleta elektrikoa probatu dute, zeina erosi eta ibilgailu sortaren artean izango duten, automobil eta motorrekin batera. Bizikleta hori urrian hasiko dira erabiltzen hirigunean egiten dituzten jagole eta zaintza lanetan. Udaltzainek aste guztian zehar ekimenean parte hartu eta beren babesa eskaini izan dute, jarduera segurua izan zedin ikasleentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan